Igandea, otsailak 7



12:00

[KUNARTE] 'Lorategian'

Teatro Paraiso, Abetxuku 14., Gasteiz | IKUSKIZUNA

Emakume bat lorategian jarrita, ametsetan. Gizon bat etorri eta bidaia bat egitera gonbidatuko du, irudien munduan barrena. Bien artean, arbola artean dagoen oihala jasoko dute; oihala orrialde zuri bihurtuko da, irudiak sortzeko eta aldatzeko... jolas egiteko eta emozioak azaltzeko leku bihurtuko da. Gomendatutako adina: 1-4 urte.Prezio: 6 € pertsonako.

[KUNARTE] 'Lorategian' Teatro Paraiso, Abetxuku 14.

Emakume bat lorategian jarrita, ametsetan. Gizon bat etorri eta bidaia bat egitera gonbidatuko du, irudien munduan barrena. Bien artean, arbola artean dagoen oihala jasoko dute; oihala orrialde zuri bihurtuko da, irudiak sortzeko eta aldatzeko... jolas egiteko eta emozioak azaltzeko leku bihurtuko da.

Gomendatutako adina: 1-4 urte.
Prezio: 6 € pertsonako.


17:30

'Noa uy, uy, uy'

Auditorio, Lautada Dulantzi | ANTZERKIA

Panta Rheyk txotxongiloen haur-antzerkia aurkeztuko du. Hiru urtetik gorako umeenzat. Sarrerak: 2 eta 1,5 euro artean

'Noa uy, uy, uy' Auditorio

Panta Rheyk txotxongiloen haur-antzerkia aurkeztuko du. Hiru urtetik gorako umeenzat. Sarrerak: 2 eta 1,5 euro artean


17:30

Atzoko eta gaurko jolasak

Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Badakizu zertara jolasten ziren zure gurasoak? Eta zure aitona-amonak? Gaur joko horietako batzuetan jokatuko dugu: rayuela, txapak, kanikak... Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Prezioa: Abonatuek: 1,69 €. Abonatuak ez direnek: 2,82 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea:Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.

Atzoko eta gaurko jolasak Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka

Badakizu zertara jolasten ziren zure gurasoak? Eta zure aitona-amonak? Gaur joko horietako batzuetan jokatuko dugu: rayuela, txapak, kanikak...

Adina: 4-8 urte bitarteko umeak.

Prezioa: Abonatuek: 1,69 €. Abonatuak ez direnek: 2,82 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua.

Izen ematea:Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.


18:00

'Pangea, gure planetaren musika paisaia'

Principal antzokia, Gasteiz | FAMILIA JARDUERA

Duela 200 milioi urte gure planeta kontinente erraldoi bakarra zen: Pangea. Banatzen hasi eta denboraren poderioz, gaur egun ezagutzen ditugun kontinente desberdinak sortu ziren. Lurraren zati desberdinak batuko dituen bidaia musikala proposatzen dizugu. Pangea, gure planetako kultura aniztasunaren doinua. Musika zuzendaritza: Luis Orduña. Munduko musika tresnen bakarlaria: Abraham Cupeiro. Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal. Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera. Arren eskatzen dugu ikuskizun bakoitzerako gomendatutako adinak errespetatzeko. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara. Prezioa: 6 euro. Deskonturik gabe

'Pangea, gure planetaren musika paisaia' Principal antzokia

Duela 200 milioi urte gure planeta kontinente erraldoi bakarra zen: Pangea. Banatzen hasi eta denboraren poderioz, gaur egun ezagutzen ditugun kontinente desberdinak sortu ziren. Lurraren zati desberdinak batuko dituen bidaia musikala proposatzen dizugu. Pangea, gure planetako kultura aniztasunaren doinua.

Musika zuzendaritza: Luis Orduña.

Munduko musika tresnen bakarlaria: Abraham Cupeiro.

Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal.

Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera. Arren eskatzen dugu ikuskizun bakoitzerako gomendatutako adinak errespetatzeko. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara.

Prezioa: 6 euro. Deskonturik gabe



18:00
20:00

Jendaurrean hitz egiteko teknikak

Gasteizko Emakumeen Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.  

Jendaurrean hitz egiteko teknikak Gasteizko Emakumeen Etxea

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu.

Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea.

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra

Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.

 



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»