Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.
Aspaldidanik ez duzu ariketarik egiten? Anima zaitez eta har ezazu parte gure malabare-jarduera dibertigarrian. Bertan, gure bolak egiteaz gain, zirkuko artistak bagina bezala praktikatuko dugu. Adina: 9-12 urte. Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduera egin baino bi aste lehenagotik izena eman edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan, online edo 010 telefonoan.
Zenbat dakizu dinosauroez? Zein da zure dinosauro gogokoena? Material ezberdinekin, eskulan bat egingo dugu gure dinosauro gogokoena egin ahal izateko. Ordutegia: 17:30-19:30. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Prezioa: Abonatuek: 2,26 €. Abonatuak ez direnek: 3,76 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea: Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa.