Gaur egungo osasun-egoerak eragotzi edo zaildu egiten du ekitaldien antolakuntza. Esaterako, Sorgin zapatuak bezalako programa arrakastatsua. Horren ordez, eskulan-saio batzuk izango dira, sormena eta trebetasun artistikoa lantzeko, baina oraingo honetan etxean burutzekoak izango dira, gurasoekin batera, umeek euren gida, laguntza eta aholkularitza izateko. 4-10 urte bitarteko umeentzat da egokia eta, esan bezala, familian elkarrekin egiteko aurreikusita daude. Larunbat bakoitzaren aurreko egunean (ostiralean) bideo bat igoko da udalaren webgunera. Hamar egunez egongo da bertan, astelehenean kendu aurretik. Bitartean, beste jarduera berri bat izango dugu igota, astebetez, eskura izateko.
Lantegiak gustuko badituzu, etor zaitez Landatxoko ludotekara jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen emateak eta sarrerak jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.
Aspaldidanik ez duzu ariketarik egiten? Anima zaitez eta har ezazu parte gure malabare-jarduera dibertigarrian. Bertan, gure bolak egiteaz gain, zirkuko artistak bagina bezala praktikatuko dugu. Adina: 9-12 urte. Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduera egin baino bi aste lehenagotik izena eman edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan, online edo 010 telefonoan.
Zenbat dakizu dinosauroez? Zein da zure dinosauro gogokoena? Material ezberdinekin, eskulan bat egingo dugu gure dinosauro gogokoena egin ahal izateko. Ordutegia: 17:30-19:30. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Prezioa: Abonatuek: 2,26 €. Abonatuak ez direnek: 3,76 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea: Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Emakume bat lorategian jarrita, ametsetan. Gizon bat etorri eta bidaia bat egitera gonbidatuko du, irudien munduan barrena. Bien artean, arbola artean dagoen oihala jasoko dute; oihala orrialde zuri bihurtuko da, irudiak sortzeko eta aldatzeko... jolas egiteko eta emozioak azaltzeko leku bihurtuko da. Gomendatutako adina: 1-4 urte.Prezio: 6 € pertsonako.
Panta Rheyk txotxongiloen haur-antzerkia aurkeztuko du. Hiru urtetik gorako umeenzat.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..