Oso trebea izan beharko duzu ustekabeko kaxa hau egin ahal izateko. Adina: 9 - 12 urte bitarteko umeak. Abonatuek: 1 € Abonatuak ez direnek: 1,70 € Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea: Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Nogen taldeak 'Under Alt' diska aurkeztuko du.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |