Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan.Urtarrilaren 31n, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diogu urte berriko lehenengo ibilaldiari.Molinuevo parkeko urmael ondoan izango dugu gure abiapuntua. Izena emateko bidali zure datuak (izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia) honako helbide honetara: info@gasteizkomintzalaguna.eus
2020ko Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce zinema zuzendarien marrazki biziduneko filma da. Lur eta Amets Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortutako proiektua da, hasiera batean liburu eta ipuinetan gorpuztu zena. Publiko guztientzat. 3 €
Dibertitzeko eta hatzei mugitzeko, paperezko lore zoragarriak egiten ikasiko dute. Adina: 4-8 urte bitarteko umeentzat. Abonatuek: 1,69 €; abonatuak ez direnek: 2,82 €. Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
3 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik. *DAGOENEKO PLAZA GUZTIAK AGORTU DIRA. Erreserba zerrendan sartu nahi baduzue idatzi mezu bat aisia@geuelkartea.eus helbidera.
GOIKO GELA, 2020an jaiotako taldea, Jon Imanol Etxabe, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoaren ahotsek osatzen dute Iñaki Miguel piano-jotzailearen zuzendaritzapean. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, 'Southern gospel' estiloan. Kanta propioak eta moldaketak euskaraz abesten dituzte, baita gai originalak ingelesez ere. Plaza-kopuru mugatuak, gonbidapena bitartez.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.