Osteguna, urtarrilak 28



17:30

'Ostegunetako ipuinak'

Aldabe gizarte etxeko ludoteka, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Ipuinak gustoko badituzu, ostegunetan Aldabeko ludotekan ipuin kontaketak eta eskulanak dituzu aukeran. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen eman eta sarrerak erosi ahal izango dira jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute. Prezioa: 1,41 € / 2,35 €

'Ostegunetako ipuinak' Aldabe gizarte etxeko ludoteka

Ipuinak gustoko badituzu, ostegunetan Aldabeko ludotekan ipuin kontaketak eta eskulanak dituzu aukeran. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen eman eta sarrerak erosi ahal izango dira jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute.

Prezioa: 1,41 € / 2,35 €


18:30

[BERTAN BEHERA] Irakurle kluba: 'Moio', Kattalin Miner eta 'Miñan', Ibrahima Balde eta Amets Arzallus

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Urtarrileko irakurle klubaren saioan bi liburu jorratuko dira Moio, Kattalin Miner-en lana eta Miñan, Ibrahima Balde eta Amets Arzallusena. Koordinatzailea: Iban Zaldua Twitter: @gastIraKluba Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus

[BERTAN BEHERA] Irakurle kluba: 'Moio', Kattalin Miner eta 'Miñan', Ibrahima Balde eta Amets Arzallus Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

[GONBIDAPENAK AGORTUTA]

Urtarrileko irakurle klubaren saioan bi liburu jorratuko dira Moio, Kattalin Miner-en lana eta Miñan, Ibrahima Balde eta Amets Arzallusena.

Koordinatzailea: Iban Zaldua

Twitter: @gastIraKluba

Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus


18:30

'Aho uhal', Olatz Salvador

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi.

'Aho uhal', Olatz Salvador Jimmy Jazz

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi.



18:00
20:00

Jendaurrean hitz egiteko teknikak

Gasteizko Emakumeen Etxea, Gasteiz | TAILERRA

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.  

Jendaurrean hitz egiteko teknikak Gasteizko Emakumeen Etxea

Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu.

Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea.

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra

Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.

 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»