Landatxoko ludotekan jolas ezberdinekin eta eskulanekin ondo pasatzeko aukera. Adina: 0-8 urte. 4 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute. Haurrek soilik ordainduko dute. Izen eman eta sarrerak erosi ahal izango dira jarduera egin baino bi aste lehenagotik edozein gizarte etxetako edo kirol instalaziotako Argibide Zerbitzuan edo Interneten bidez (familian egiten diren jarduerak izan ezik). Bazkideek prezio murriztua ordainduko dute. Prezioa 2,26 € / 3,76 €
Animaliak. Ederra da gure gela apaintzeko animaliak egin ahal izatea! Egunero alaituko gaituzten kolore politak. Adina: 4-8 urte Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Izen ematea: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Goma-evazko animaliak egiteko lantegia. Ederra da gure gela apaintzeko animaliak egin ahal izatea! Egunero alaituko gaituzten kolore politak. Adina: 4-8 urte Prezioa: 2,26 € (bazkideak), 3,76 € (ez bazkideak). Antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute bakarrik bueltatuko da dirua. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.
Asisko Urmetak 'Sugarren mende' hitzaldi ilustratua eskainiko du. Inkizizioak burutu zuen Sorgin ehizari buruzko historia ikasteko aukera bikaina izango dugu. Eskatu zure sarrera.
Nogen taldeak 'Under Alt' diska aurkeztuko du Amurrio antzokian. Sareren prezioa: 10 euro Bazkideentzako salmenta eguna urtarrilaren 11a izango da. Publikoarentzako salementa eguna, berriz, urtarrilaren 12ean, 9:00etatik aurrera. Sarrerak Amurrioko Kultur Etxean edo amurrioantzokia.eus webgunean eskuratu ahalko dira.
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Kultura-aniztasuna beti izan da gizartearen eta eskolaren zati, are nabarmenago azken bi hamarkadetan. Eskolan sortzen diren egoera batzuek bertan funtzionatzeko dugun moduaren inguruan hausnartzeko eta jarduteko moduak birpentsatzeko aukera ematen dute. Aldi berean, kudeatu behar ditugun zalantzak eta gatazkak sortzen dira, ordea. Lantegi honetan, kontu konplexu batzuk jorratuko ditugu, eta modu inklusiboan jarduteko irizpideak bilatuko. Hartzaileak: Hezkuntza-eremuko pertsonak edo genero- eta kulturartekotasun-gaietan interesa duten pertsonak. Trebatzailea: Amelia Barquin, doktorea Filologia Erromanikoan, eta Kulturarteko Hezkuntzako eta Hezkuntza eta Generoko irakaslea HUHEZIn (Arrasateko Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean). Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 15ra. Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
200 urte baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goiko mundutik ezkutatuz eta gizaki "eskergabe eta gaiztoekin" interakzio oro saihestuz. Baina, egun batean, Helvik, Kippek eta Butzek, lurraren azalera igotzea erabakitzen dute. Estreinaldia. 3. eta 5. zine aretoetan.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |