200 urte baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goiko mundutik ezkutatuz eta gizaki "eskergabe eta gaiztoekin" interakzio oro saihestuz. Baina, egun batean, Helvik, Kippek eta Butzek, lurraren azalera igotzea erabakitzen dute. Estreinaldia. 3., 5. eta 14. zine aretoetan.
Patxi Zubizarretak Gasteiz liburua aurkeztuko du Gasteizko Hizkuntza Eskolan. Jardueran parte hartzeko lehentasuna eskolako ikasleek edukiko badute ere, edonor ongi etorria da, betiere segurtasun-neurriak errespetatuz (segurtasun-tartea, gehienezko aforoa eta abar).
Gasteizko kaleetan 40 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira, eta AnHitzak ekimenak aniztasun horren balioa aitortu nahi du. Euskara “gasteiztar berrien” hizkuntzekin lotuz, hizkuntza-aniztasuna ospatu eta bultzatzeko aldarria egin nahi da
Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak antolatuta "Jendaurrean hitz egiteko teknikak" lantegia egingo dute. Askotariko egoera eta entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da lantegi honen helburua. Metodologia parte-hartzailea izango da, eta praktika eta teoria bateratuko ditugu. Trebatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro, berdintasuneko teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 13ra Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista Prezioa: Bazkideek: 11,52 €; bazkide ez direnek: 19,20 €; langabeziagatiko hobaria: % 15.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |