Korrontzik 2020. urte honetan Koplariak izeneko disko berria aurkezten digu. Taldearen hamargarren disko hau Korrontzi eta Xabier Amurizaren (bertsolari, idazle eta ikertzaile) arteko kolaborazioaren fruitua da.
2021eko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 4 filma ikusteko aukera izango dute etxeko txiki eta gaztetxoek. Ballerina, Printze Txikia eta Lur eta Amets filmak 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta daude; 3 filma hauek euskaraz izango dira. Loving Vincent, berriz, 12 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago eta jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, proiektatuko da, euskaraz azpititulatua. Gonbidapenak eskuratzeko klikatu hemen.