Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldia aurrera eraman ostean, Atrikipunk ska eta fandango talde gasteiztarraren kontzertuarekin agurtuko dute ariketa sozialaren bigarren edizioa larunbatean, abenduaren 5ean, Jimmy Jazz aretoan. Ateak 12:00etan irekiko dira, eta emanaldia 12:30etik aurrera izango da; sarrera doakoa da. Lortu zure gonbidapena
Familiei zuzendutako bisita gidatua, Estibalizeko harriek gordetzen dituzten sekretuen ingurukoa, jolas eran antolatuta.
Bertso-saioa egingo dute Onintza Enbeitak eta Manex Agirrek Trebiñun. Gai-jartzailea Maialen Kortabarria izango da. Aforo mugatua da, eta erreserbak ezinbestekoak: Email bat bidali behar da izena, abizenak, telefonoa eta adina adieraziz helbide honetara: euskeratrebino@gmail.com (konfirmazioa jasoko da).
Zabalgana Euskara Taldearen eskutik, Paul Urkijoren Errementari filma ikusteko aukera izango da abenduaren 5ean, Zabalgana gizarte etxeko antzokian. Ostean, zuzendariarekin solasaldia egingo dute, eta sorpresa txiki bat ere egongo dela aurreratu dute. Ekitaldia 12 urtetik gorako pertsonentzat gomendatuta dago. Sarrera doakoa da, baina aurretik izena eman beharko da. Izena eman HEMEN
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |