Musikaren argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta. Lehen egunean argazkigintza musikaleko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu. Gainera, arratsalde horretan bertan, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dugu zuzeneko emanaldi batean. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu. Irakaslea: Eider Iturriaga (@eideriturriaga). Azaroak 14: Aldabe Gizarte Etxean. Arratsaldean Jimmy Jazzen egingo den kontzertuan ikasitako guztia praktikatzeko aukera izango dugu. Azaroak 21: Ibaiondo Gizarte Etxean. Apuntatzeko: info.gauekoak@gmail.com
Asier Kidam magoaren eskutik magia ikasteko tailerra antolatu dute Zalduondon. 7 urtetik gorako umeei zuzendua dagoen saioa da. Tailerraren amaiera ikustizun txiki bat egingo dute parte hartzaileek saioan ikasitakoarekin.
Euskaraldiaren barruan Aramaioko Txirritola euskara taldeak antolatutako ikuskizuna da, magia eta dantzak uztartzen dituena. Sarrera 3€tan. Erreserbak: 687586556
Euskaraldirako motorrak berotzeko Arrazua-Ubarrundian bi ikuskizun antolatu dituzte. Azaroaren 7an Irrien Lagunaken ikusteko aukera, arratsaldeko 18:00etan. Azaroaren 14an Aitor Vinagreten eskutik Gizasaltsa antzezlana gazte eta helduentzat, arratsaldeko 19:00etan. Bi hitzorduak Sologana Gizarte Etxeko kantxan izango dira.
Presentzialki zein internet bidez euskaraldian izena emateko aukera 19rarte zabalik dagoela gogoratzen dute. Presentzialki izena emateko guneak zein : Udaletxea eta liburutegia. Txapak jasotzeko aukera zabalik dagoeneko izena eman dutenentzako, baita ere, Udaletxean eta liburutegian.