Asteartea, urriak 27



19:00

'Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: testuingurua', Zuriñe Gojenola eta Aintzane Toledo

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Oharra: osasun larrialdi egoera medio, maiatza eta ekainerako aurreikusitako saioak udazkenera pasatu dira. Udazkenean, Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu. Antolatzaileek uste dute oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea. Aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa ikastaroa osatu dute gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko. Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango da, beraz. Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean. Ikastaroaren hirugarren saioa Zuriñe Gojenola Goitia eta Aintzane Toledo Lardik aurkeztuko dute, testuinguruaren bueltako honako lan hauek aurkezten: Zuriñe Gojenola Goitia – Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAE-koa eta Kataluniakoa aztergai Aintzane Toledo Lardi – Hizkuntzen galera Europa Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik? Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea: Saio honetan izena emateko (10€). Ikastaro osoan izena emateko (24€).

'Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: testuingurua', Zuriñe Gojenola eta Aintzane Toledo Oihaneder Euskararen Etxea

Oharra: osasun larrialdi egoera medio, maiatza eta ekainerako aurreikusitako saioak udazkenera pasatu dira.

Udazkenean, Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Antolatzaileek uste dute oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea. Aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa ikastaroa osatu dute gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko.

Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango da, beraz.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Ikastaroaren hirugarren saioa Zuriñe Gojenola Goitia eta Aintzane Toledo Lardik aurkeztuko dute, testuinguruaren bueltako honako lan hauek aurkezten:

  • Zuriñe Gojenola Goitia – Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAE-koa eta Kataluniakoa aztergai
  • Aintzane Toledo Lardi – Hizkuntzen galera Europa Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik?

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea:

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Iraila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
Urria
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»