30 minututako hitzaldiak izango dira, YouTube bitartez zuzenean ikustekoak. Hitzaldia entzuteko pausu hauek jarraitu: Sartu Youtuben Bilatu 'KZGUNEATIC' Jarraitu kontua eta sakatu kanpaia hitzaldiaz abisatzeko.
Josune Velez de Mendizabalekin ipuin kontalaria antolatu dute Dulantziko Kultur-Etxean. Doakoa izango da baina aforo mugatua dago.
Urri osoan zehar, 17 jarduera izango dira Arabako 10 herritan: bisita gidatuak, natura ibilbideak, hitzaldiak eta zine arkeologikoaren emanaldiak egongo dira, besteak beste. Hizlariez gain, Arabako Arkeologia Institutua, EHU, Vital Fundazioa, Erromanikoaren Lagunen Elkartea eta hainbat museo eta udal aritu dira lankidetzan. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina horietako batzuetan ezinbestekoa da izena ematea. Eta, jakina, espazioen segurtasuna bermatuko da: edukiera mugatua eta maskararen nahitaezko erabilera nahitaez maskaratxoa eraman beharko da.
Amets Arzallus Antia Oihaneder Euskararen Etxera hurbilduko da bere nobela aurkeztera. Horrez gain, liburuaren aurkezpeneko harrera eta dinamizazio lanak Gasteizko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideek egingo dituzte.