Eskaladaren boulder alorrera zuzendutako kirol topaketa. Ekintza honetan, parte hartzaileek rokodromoan edo arrokan eskalatu beharrean Gasteizko alde zaharreko paretetan arituko dira eskalatzen. Zailtasun maila guztierara egokitutako blokeak prestatuko dira. Irakasleak: Donnay Anaiak (@donnayanaiak). Apuntatzeko: info.gauekoak@gmail.com Informazio gehiago: Gauekoak
Diseinu grafikoaren maitale diren guzti horientzat pentsatutako tailerra. Azalpen txiki batekin diseinu grafikoaren munduan barneratuko gara eta bere lanak gauzatzeko erabiltzen duen teknika azalduko digu ondoren. Tailerra parte-hartzailea eta praktikoa izango da. Bi jardunalditan banatuta: urriak 17 eta 24.Irakaslea: Ximon Agirre (@ximonagirre).Apuntatzeko: info.gauekoak@gmail.com
Atopia RPG fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da 2019 urtean plazaratu zena. Euskaraz sortutako lehen rol-jokoaren aurkezpena egiteaz gain, taldeka jokatzeko aukera izango da saio honetan. Aldez aurretik izena eman behar da. Izena ematea
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |