Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko ditu edizio berri honetan: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du. Karlos Zurutuzak inauguratuko du ikasturte berria, urriaren 14an, Hitzaren jabeak: amazig eta kurdu herrien hizkuntz biziberritze prozesuak izenburupeko hitzaldiarekin. Informazio gehiago
Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu zuten 2013. urtean.