GEU elkarteak antolatutako irakurleen klubeko saio haonetan Beñat Sarasolaren Deklaraziorik ez liburua izango dute hizpide. Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa izatekotan helbide honetan abisatu: irakurlekluba@geuelkartea.eus Koordinatzailea: Iban Zaldua Twitter: @gastIraKluba
[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Normalean distortsioa eta soinu gogorra ezaugarri dituzten kantuen bertsio akustikoak egitera joango dira Eibarko Kokein taldeko musikariak Oihanederrera. 2019. urtean argitaratutako Lera diskoaren aurkezpena egingo dute. Taldea osatzen duten bost kideetatik hiru soilik igoko dira taula gainera: Zaloa, Jatsu eta Iker. Baina elektrikoan bezala azala utziko dute beren kantak emateko orduan.