Rezikletas Trukutupa konpainiaren proposamen musikala da, soinuaren birziklatze sortzaileari eskainia, non afrikar eta latindar perkusioa, hip-hopa eta musika garaikidea estiloetan zehar ibilbide bat egiten den. Ikuskizunean funtsezko bi alderdi elkartzen dira: perkusioa eta publikoaren eta musikarien parte-hartze zuzena kontzertuaren garapenean. Elementu nagusietako bat artistek eszenaratze harrigarri bat sortzeko ematen dituzten Rezikletak dira, birziklatzetik datozen hamaika soinu-tresnarekin. GONBIDAPENAK Oharra: Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz. Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.
Ane Gebarak eta Josune Velez de Mendizabalek antzeztutako 'Eta kiTTorik ez!' lana. Gazte Sortzaileak 2019 dealdiaren baitan garatuta. Zuzendaria: Jason Guerra. Sinopsia: Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. GONBIDAPENAK Oharra: Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz. Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.