Balio Magikoak Oliver magoa eta Eva Laordenen ikuskizuna da, antzerkia, umorea eta magia nahasten dituzte. Proposamen parte-hartzailea eta dibertigarria da, eta, gainera, beste pertsona batzuekiko eta ingurumenarekiko elkartasuna eta errespetua bezalako balioak sustatu nahi ditu.
Abuztuan Donemiliagan guk euskaraz izenburuko euskarazko kultur programazioa eskainiko du Donemiliagako Udalak. Abuztuaren 3an, astelehena, Burutik jota zirku, clown eta umore ikuskizuna egongo da Narbaizan, Trokolo teatro taldearen eskutik. 30 urtetik gora daramatza Trokolo taldeak, talde profesional gisa, umorea eta algarak taula gainera eramaten. Clowna, kabareta eta zirkua nahastu ohi dituzte, eta, modu horretara, edozein publikorentzat zuzendutako ekoizpen propioak sortu.