Lur eta Amets anai-arrebek, gurasoak kanpoan dituztela, bizitako abenturen filma.
Balio Magikoak Oliver magoa eta Eva Laordenen ikuskizuna da, antzerkia, umorea eta magia nahasten dituzte. Proposamen parte-hartzailea eta dibertigarria da, eta, gainera, beste pertsona batzuekiko eta ingurumenarekiko elkartasuna eta errespetua bezalako balioak sustatu nahi ditu.
Bapatean Zirko antzerki taldearen eskutik Adabaki lana ikusteko aukera Ozaetan.
Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak. Uztailaren 31n, zikloa borobiltzeko kontzertua egingo da Falerina Lorategian. Ibil bedi taldearen kontzertua pandemia garaiarako antolatuta zegoen ekitaldietako bat da, eta ziklo honen barruan berreskuratu egin dute. Ibil Bedi Nafarroa Garaiko herri desberdinetako bost gaztez osaturiko taldea da. Iaz plazaratu zuten lehen diskoa: Berandu baina garaiz. Horrez gain, urte amaieran bideoklipaz lagunduriko kantu berri bikoitza atera dute: Bide zuzena – Teilaturantz. Kontzertuetan diskoan grabaturiko kantez harago joaten saiatzen dira, publikoak abestiak bere senti ditzan. Hirukote formatuan etorriko dira Oihanederrera, formatu akustikoan. Kantuak gordinago, biluziago.
Sarini Zirko taldeak Txoria Txori antzerki eta zirko ikuskizuna antzeztuko du. Sinopsia: Pertsonaia bat, emakumea. Emakume bakar bat bere eromenaren errugabetasunean. Haurrek kutsatzen duten erokeria. Horrek amets egin eta hegan egiteko aukera ematen digu, hegaztiak gure burutik hegan egin ahala. Familia ikuskizuna hizkuntza unibertsala, poetikoa eta dibertigarria da. Pertsonaiak emozio desberdinak ditu eta umorearekin jokatzen du txoritxo baten konpainiarekin. Bere bidaiatzaile laguna berehalakoa izango da. Azkar aldaketa, aireko begia, bertikalak, hula uztaiak, nahiz eta zenbait labana bota, ikuskizun hau marrazten duten zirkuko diziplinak dira. GONBIDAPENAK Oharra: Gasteizko Udalaren udako kultur programazioaren barruan egingo diren ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta segurtasun protokolo bat errespetatuz. Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu, online edo, bestela, telefonoz: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.
Aiert Beobide eta Unai Elizasuk zuzendurik, Haatik datza taldearen errimak bi oinetan ikuskizuna Uztailaren 31an izango da Izarrako Plazan. Bertsoak eta dantza berriak uztartzen dituen emanaldia da honakoa. Gogoratu: musukoa eramatea eta segurtasun distantziak mantentzea.
Musika, antzerki eta txotxongilo ikuskizuna, gure musika oroimenaren parte diren euskarazko haur kantak aletzen dituena, reggae, rap edo blues erritmoetara eramanez. Errepertorioan, "Txiki Txikia", "Txakur bat", "Kanuto", "Txan Txibiri", "Ran Rober Ran", "Sorgina Pirulina", "Baga Biga Higa", "Ixil Ixilik", "Itsasontzi baten", "Ez goaz lanera" eta "gora ta gora beti". Familia osoarentzako ikuskizuna.
Santa Maria Katedraleko Plazan Pokemon: Pikachu detektibea filma eskeiniko da gaueko 22:00etan. Gonbidapena beharrezkoa da filmea ikusi ahal izateko. Gonbidapena telefonoz eska daiteke: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |