Hirugarren aldiz parte hartuko du Gaubeak musika klasikoaren jaialdi ospetsuan; bi kontzertu izango dira, Villanañeko Angostoko santutegian. Uztailaren 25ean Kataluniako Cosmos Quartet eta Fernando Arias biolontxelista izango dira protagonistak.
Bele Hotsak musika ziklo berria abiatu du Baratza Aretoak, eta lau kontzertu eskainiko ditu uztailean zehar.
Uztailaren 4tik irailaren 5era bitartean, egitarau zabala osatu dute Bastidako Kale Antzerkia jaialdiaren 2020ko edizioan, zazpi antzerki konpainiaren eskutik: Uztailaren 4an, 20:30ean: Organik (Ameztu Produkzioak) Uztailaren 11n, 20:30ean: Baldin Bada (Shakti Olaizola) Uztailaren 25ean, 20:30ean: Bestaldean (Zanguango) Abuztuaren 1ean, 23:00ean: Náufragos (Industrial Teatrera) Abuztuaren 22an, 20:30ean: Zirku Kabareta (Malas Compañías) Abuztuaren 29an, 20:30ean: Reziklantes (Turutukupa) Irailaren 5ean, 20:30ean: Txarlestrup (Zirika Zirkus)
Alex Txikon alpinistaren eta Unai Ormaetxea idazlearen eskutik Ibernaloko baselizan uztailaren 24an eta 25ean mendiaren inguruko emanaldi desberdinak antolatu dituzte. Uztailaren 24an: Pumori, mendiaren alaba ikus-entzunekoa. Uztailaren 25ean: Unai Ormaetxearen Mundu bat motxilan, Alex Txikonen menditazioak liburuaren aurkezpena eta horren harira eginiko ikus-entzunekoaren estrenaldia.