Uztailaren 22an eta 23an liburutegian 4 urtetik gorakoentzako saioak izango dira. Egun hauetan nola sentitzen zara? ipuina irakurriko da.
Gasteizko Mintzalaguna egitasmoaren barruan, GEU Elkarteak doako bisita gidatua antolatu du Martxoak 3ko memorialera, uztailaren 22an, 18:00etatik 19:30era. Izena emateko: info@gasteizkomintzalaguna.eus edo 688 734 941.
Uztailaren 22an helduentzako Koxkak antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Pez Limbo konpainiaren antzezlana Fray Zakarias kalean izango da (Elurtegian) 19:00etan. Aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Horretarako 945-161618 9:00etatik 15:00etara bitartean deituz eska daiteke. Irudia: pezlimbo.com
Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak, Filmazpit programarekin elkarlanean. Uztailaren 22an, Kikol Grauk zuzendutako Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal filma emango dute. Sinopsia Kikol Grauk grabatutako eta Interneten bilatutako gauzekin egindako filma da hau. Euskal Herriko garaiko punk taldeei buruzko errepaso paregabea eta azkarra. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Baldin Bada, Potato, Delirium tremens, Naste Borraste, Hertzainak, Soziedad alkoholika, Tijuana in blue, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris muertos, askoren artean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |