Igandeak jai: familia giroan euskaraz egitasmoaren barruan, Lagunak ipuin interaktiboa eskainiko du GEU Elkarteak uztailaren 5ean, 11:00etan, familian euskararen transmisioa sustatzeko. Streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta jarraibideak GEUren webgunean topatuko dituzue.
Xabier Silveira, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iñaki Viñaspre bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan uztailaren 5ean, igandea, 20:00etan. Ekaitz Samaniego gai jartzaile moduan izango da. ALEAk salgai jarriko diren 80 sarreretatik bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bertso saioa bertan ikusteko. Horrez gain, streaming bidez ikusi ahal izango da. Zozketan parte hartu nahi duzu?
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |