Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak, Filmazpit programarekin elkarlanean. Uztailaren 1ean, Fermin Muguruzak zuzendutako Beltza naiz filma ikusteko parada eskaintzen dizuegu. Sinopsia Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta Black is Beltza artefaktuaren inguruan garatutako narrazio-plataforma guztiekiko bere interesa dira dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez ondua.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |