Azken urteetan antolatu den Lorabarri Astearen egitura erabat aldatu da Covid-19aren eraginez. Horregatik, aurten Lorabarri Asteburua ospatuko da Aramaion, datorren ekainaren 27an eta 28an. Igandean, Salaberriko agestoixera bisita gidatuak egingo dituzte Errez Kooperatibaren eskutik, bi txandatan, kiroldegitik abiatuta: 10:00etan eta 12:30ean. 15 bisitari egongo dira txanda bakoitzean. Izena emateko: Aramaioko Udala - 945 44 50 16.
2020ko Gazte Sortzaileak Bekaren barruak, antzerkia gizarte eztabaidarako tresna gisa baliatu du Eñaut Gorbea, Jason Guerra eta Zurrunka Teatroa konpainiaren Hormak zulatuz antzezlanak. Hiru fikzio, benetako gertaerak oinarri, giza eskubideen urraketa eta egungo migrazioak ardatz dituen antzerkia. Ekainaren 28an, 13:00etan, GaraiON Sorgingunean aurkeztuko dute egindako lanaren garapena. Ondoren, eztabaida irekia egongo da, gai sozialek eta politikak antzerkian duten paperaren inguruan. Sarrerak eskatzeko idatzi garaionsorgungunea@gmail.com helbide elektronikora.
Auzoaz kutsa zaitez! lelopean, Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaiak ospatuko dituzte aurten ere, ekainaren 22tik 28ra bitartean. Badatoz Zaharraz Harro jaiak!! Aurten ekainaren 22tik 28ra auzo harrotasunaz eta autogestioaz auzoa kutsatzera goaz!! Prest??¡¡Ya vienen las fiestas de Zaharraz Harro!! ¡¡Del 22 al 28 de junio nos vacunaremos con el orgullo de barrio y la autogestión!! Preparada?? #ZaharrazHarro pic.twitter.com/GGELMobSA3 — Zaharraz Harro (@ZaharrazHarro) June 12, 2020