Osteguna, ekainak 25



11:00

[ASTE KULTURALA] 'Surfak zoratuta' filma + surf taula tailerra

Amaia zentroa, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskharan Kultur Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Udako Aste Kulturalaren barruan, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Lau film proiektatuko dituzte Aranbizkarrako Amaia Zentroan, eta, horrekin batera, tailer bat egingo dute egunero. Azkenik, ekainaren 27an, larunbatean, bertso-poteo bat antolatu dute asteko egitaraua borobiltzeko. Izena emateko: 688 62 81 05.

[ASTE KULTURALA] 'Surfak zoratuta' filma + surf taula tailerra Amaia zentroa

Euskharan Kultur Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Udako Aste Kulturalaren barruan, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Lau film proiektatuko dituzte Aranbizkarrako Amaia Zentroan, eta, horrekin batera, tailer bat egingo dute egunero.

Azkenik, ekainaren 27an, larunbatean, bertso-poteo bat antolatu dute asteko egitaraua borobiltzeko.

Izena emateko: 688 62 81 05.


17:00

[SOLASALDIA] Zaharraz Harroko mintzodromoa

Santa Maria plaza, Gasteiz | SOLASALDIA

Nolako egoera izan du euskarak eta euskal kulturak etxealdian? Nolako egoera izango dugu hurrengo urtean eta hurrengoetan? Kezkatzen zaitu euskara eta aniztasunaren gaiak? Gai horiek eta beste asko jorratuko dira aurtengo Zaharraz Harroko mintzodromoan, ostegunean 17:00etan Santa Maria plazan. Euria egingo balu Hala Bedi irratiko lokal berrian egingo litzateke, Bueno Monreal kaleko 16. zenbakian.

[SOLASALDIA] Zaharraz Harroko mintzodromoa Santa Maria plaza

Nolako egoera izan du euskarak eta euskal kulturak etxealdian? Nolako egoera izango dugu hurrengo urtean eta hurrengoetan? Kezkatzen zaitu euskara eta aniztasunaren gaiak?

Gai horiek eta beste asko jorratuko dira aurtengo Zaharraz Harroko mintzodromoan, ostegunean 17:00etan Santa Maria plazan. Euria egingo balu Hala Bedi irratiko lokal berrian egingo litzateke, Bueno Monreal kaleko 16. zenbakian.


18:30

[GASTEIZKO MINTZALAGUNA] Ardo Dastaketa

Jitsi bidez, Gasteiz | DASTAKETA

Ikasturteari amaiera emateko, Topaguneak mintzalagun guztientzat ardo dastaketa online bat antolatu du. Aurrez aurre elkartzerik ez duten arren, sarean elkartu (Jitsi aplikazioaren bidez) eta elkarrekin topa eginez amaitu nahi dute ikasturtea. Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan (29€): https://labur.eus/ardo-dastaketa Egunean ardo hauek dastatzen erakutsiko du Iñaki Olaberri enologoak. Kata egiteko parte hartzaileek hiru ardo botila jasoko dituzte aurretik etxean: Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa. Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa. Errioxako jatorrizko deitura (D.O.) duen 2017ko Ardo beltz ondua. Tenpranilloa, Garnatxa, Grazianoa. 

[GASTEIZKO MINTZALAGUNA] Ardo Dastaketa Jitsi bidez

Ikasturteari amaiera emateko, Topaguneak mintzalagun guztientzat ardo dastaketa online bat antolatu du. Aurrez aurre elkartzerik ez duten arren, sarean elkartu (Jitsi aplikazioaren bidez) eta elkarrekin topa eginez amaitu nahi dute ikasturtea.

Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan (29€): https://labur.eus/ardo-dastaketa

Egunean ardo hauek dastatzen erakutsiko du Iñaki Olaberri enologoak. Kata egiteko parte hartzaileek hiru ardo botila jasoko dituzte aurretik etxean:

  • Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa.
  • Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa.
  • Errioxako jatorrizko deitura (D.O.) duen 2017ko Ardo beltz ondua. Tenpranilloa, Garnatxa, Grazianoa. 

19:00

[AURKEZPENA] 'Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria' liburua

Streaming, Gasteiz | AURKEZPENA

Silvia Federiciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria: iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak liburu berriaren aurkezpena, Nerea Fillat (Katakrak) editorearen eskutik. Aurkezpena zuzenean emitituko da Youtube bidez, euskaraz. Esteka jasotzeko Sorginenea Emakumeen Etxearekin harremanetan jarri.

[AURKEZPENA] 'Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria' liburua Streaming

Silvia Federiciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria: iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak liburu berriaren aurkezpena, Nerea Fillat (Katakrak) editorearen eskutik.

Aurkezpena zuzenean emitituko da Youtube bidez, euskaraz. Esteka jasotzeko Sorginenea Emakumeen Etxearekin harremanetan jarri.



19:30
23:00

[JAIAK] Zaharraz Harro

Gasteizko Alde Zaharra, Gasteiz | JAIA

Auzoaz kutsa zaitez! lelopean, Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaiak ospatuko dituzte aurten ere, ekainaren 22tik 28ra bitartean. Badatoz Zaharraz Harro jaiak!! Aurten ekainaren 22tik 28ra auzo harrotasunaz eta autogestioaz auzoa kutsatzera goaz!! Prest??¡¡Ya vienen las fiestas de Zaharraz Harro!! ¡¡Del 22 al 28 de junio nos vacunaremos con el orgullo de barrio y la autogestión!! Preparada?? #ZaharrazHarro pic.twitter.com/GGELMobSA3 — Zaharraz Harro (@ZaharrazHarro) June 12, 2020

[JAIAK] Zaharraz Harro Gasteizko Alde Zaharra

Auzoaz kutsa zaitez! lelopean, Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaiak ospatuko dituzte aurten ere, ekainaren 22tik 28ra bitartean.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»