Euskharan Kultur Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Udako Aste Kulturalaren barruan, 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Lau film proiektatuko dituzte Aranbizkarrako Amaia Zentroan, eta, horrekin batera, tailer bat egingo dute egunero. Azkenik, ekainaren 27an, larunbatean, bertso-poteo bat antolatu dute asteko egitaraua borobiltzeko. Izena emateko: 688 62 81 05.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko den 2020ko Euskaraldiaren herri batzordeak martxan jartzeko bilera irekiak egingo dituzte Mendialdean.
Ikasturteari amaiera emateko, Topaguneak mintzalagun guztientzat mintzodromo bat antolatu du. Aurrez aurre elkartzerik ez duten arren, sarean elkartu eta elkarrekin topa egin nahi dute, mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarri batekin. Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa
Marta Martinez Mara-Mara liburu-dendako arduradunarekin solasaldia antolatu dute Sorginenea Emakumeen Etxean, Gure liburu-aholkulariarekin solasean izenburupean.
Auzoaz kutsa zaitez! lelopean, Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaiak ospatuko dituzte aurten ere, ekainaren 22tik 28ra bitartean. Badatoz Zaharraz Harro jaiak!! Aurten ekainaren 22tik 28ra auzo harrotasunaz eta autogestioaz auzoa kutsatzera goaz!! Prest??¡¡Ya vienen las fiestas de Zaharraz Harro!! ¡¡Del 22 al 28 de junio nos vacunaremos con el orgullo de barrio y la autogestión!! Preparada?? #ZaharrazHarro pic.twitter.com/GGELMobSA3 — Zaharraz Harro (@ZaharrazHarro) June 12, 2020
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |