David Ameztu ipuin kontalariak emanaldia eskainiko du etxeko txikientzat (4-8 urtekoentzat gomendatua). Zuzeneko emanldia GEU Elkartearen Instragrameko perfilean izango da.
Biraren azken txanpan zirela, Dena oskol diskoarekin, bertan behera utzi behar izan zituen Izaki Gardenak taldeak udaberriko eta udako kontzertuak. Espero baino lehenago, ordea, kontzertu berezi batekin bueltan dira. Streaming bidezko kontzertu bat eskaintzea zen hasierako plana, eta hala izango da; igandean, ekainaren 14an, Jimmy Jazzen eskainiko dute, 21:00etan. Emanaldi hori, baina, osatu egin dute azkeneko egunetan; astelehehean elkartu zen taldea Gasteizko aretoan, eta egonaldi artistiko moduko bat egin dute egun hauetan, kanta berriak konposatu eta hori, azkenik, jendeak etxetik ikusi ahal izateko. Arabatu.com webgunean eros daitezke sarrerak, 3,50 eurotan. [ZUZENEAN] arabatu.com