GEUre Elkarrizketak saio berria hilabete honetan. Pil-pilean dagoen gaiaz arituko dira oraingoan: Gasteizko Jaiak, alegia. Gasteiztarrok hainbeste maitatzen eta disfrutatzen ditugun jaiekin zer geratuko den ez dago argi, eta horren inguruan arituko dira ekainaren lehenengo astean. Jai egunetan protagonista diren hiru eragileri elkarrizketa txikia egingo die GEU Elkarteak bere Instagrameko profilean, 16:30ean. Zuzenean izango dira, eta ikus-entzuleen galderak ongietorriak izango dira: Ekainak 3, asteazkena: Gorka Ortiz de Urbina Vilches, Zeledon. Ekainak 4, osteguna: Jon Ander Resa Amestoy, Gasteizko Txosna Batzordea. Ekainak 5, ostirala: Maite Rey Giraldo, Blusen eta Nesken Elkartea.
Eragin mediatikorik izan gabe, egia esan, The Soulbreaker Company talde erreferentea da. Arabarrak 2005. urtean sortu ziren, Villa de Bilbao entzutetsuaren aintzatespena irabazteko balio izan zien demo bat argitaratuz. Ordutik etengabe hazten eta disko handiak sinatzen aritu dira, eta 2016aren amaieran kaleratu zuten La Lucha izan da azkena. The Soulbreaker Companyk kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina taldea ekainaren 5ean, ostirala, 21:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun. Kulturunea
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |