Asteartea, apirilak 14



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Abuztua
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»