Igandea, martxoak 29



10:00

[BERTAN BEHERA] Jolasgune berdearen landatzea

Murgiako Palatu kiroldegiaren atzealdea, Gorbeialdea Zuia | GASTRONOMIA

Asteklimaren Astearen harira antolatutako egitarauaren barruan, zumea landatuz jolasgune berdea diseinatzeko sortze lana antolatu ostean, hori landatzeari ekingo diote Zuia aldean.

[BERTAN BEHERA] Jolasgune berdearen landatzea Murgiako Palatu kiroldegiaren atzealdea

Asteklimaren Astearen harira antolatutako egitarauaren barruan, zumea landatuz jolasgune berdea diseinatzeko sortze lana antolatu ostean, hori landatzeari ekingo diote Zuia aldean.


19:00

[BERTAN BEHERA] 'Prospectus Vitae'

Aldabeko gizarte etxeko ekitaldi aretoa, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Arrox Bola Sormen elkartearen eskutik, Prospectus Vitae ikusteko aukera izango da Aldabeko gizarte etxean. Prospectus Vitae puzzle bat da. Ezbehar eta ustekabeek eragindako logikaren tokia. Sinesmen arrotzetara egokitutako amets propioen denbora. Iraganaren autopsia. Orainarekin jolasa. Etorkizun gaindosiari aurre egiteko errezetarik gabeko botika. Sarrera: 5 euro.

[BERTAN BEHERA] 'Prospectus Vitae' Aldabeko gizarte etxeko ekitaldi aretoa

Arrox Bola Sormen elkartearen eskutik, Prospectus Vitae ikusteko aukera izango da Aldabeko gizarte etxean.

Prospectus Vitae puzzle bat da. Ezbehar eta ustekabeek eragindako logikaren tokia. Sinesmen arrotzetara egokitutako amets propioen denbora. Iraganaren autopsia. Orainarekin jolasa. Etorkizun gaindosiari aurre egiteko errezetarik gabeko botika.

Sarrera: 5 euro.


19:00

[BERTAN BEHERA] 'H-Artzetik, poesia musu zapietan'

Oihanederreko klaustroa, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da. Taula gainean Peru Galbete Labiano musikaria eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira. Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da. Horiek eskuratzeko epea martxoaren 23an irekiko da (goizeko 11:00etan)

[BERTAN BEHERA] 'H-Artzetik, poesia musu zapietan' Oihanederreko klaustroa

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da.

Taula gainean Peru Galbete Labiano musikaria eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.

Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da. Horiek eskuratzeko epea martxoaren 23an irekiko da (goizeko 11:00etan)



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


09:00
14:00

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea

Laudioko udaletxean, Aiaraldea Laudio | TAILERRA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke). Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez: - 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan. - Telefonoz: 944034890 - E-postaz: euskara@laudio.eus

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea Laudioko udaletxean

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke).

Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez:

- 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan.

- Telefonoz: 944034890

- E-postaz: euskara@laudio.eus



18:00
20:00

[ERAKUSKETA] 'Zaldieroa'

Zabalgana gizarte etxea., Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskarari buruzko Zaldieroa komikien erakusketa. Hausnarketarako gonbidapena umoretik.

[ERAKUSKETA] 'Zaldieroa' Zabalgana gizarte etxea.

Euskarari buruzko Zaldieroa komikien erakusketa. Hausnarketarako gonbidapena umoretik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»