Osteguna, martxoak 26



09:30
13:30

[BERTAN BEHERA] 'Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?' Mintegirako izen-ematea

Dulantziko kultura etxean, Lautada Dulantzi | JARDUNALDIA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Martxoaren 26an, osteguna, 9:30etik 13:30tara, Dulantzin, Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak talde batean nola adostu prozesuan sakontzeko mintegi bat antolatuko du Lautadako Euskararen Komunitateak (LEK) ondorengo izenburuarekin: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak? Izena emateko 25 euro ingresatu behar da eta inskripziorako datuak bete, Lautadaneuskaraz.eus webgunean. Hona hemen egitaraua: 9:30. Ongi EtorriaDulantziko Udala, Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia 9:45. Zein faktorek eragiten dute adostasuna lortzeko? Andere Ormazabal, Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe) 10:15. Nola izan portaera asertiboa hizkuntza-praktika berriak adostu nahi dituen talde batean? Ainhoa Lasa (EMUN) 10:45. Zergatik begiratu hizkuntza-praktikei talde ikuspegitik? Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) 11:15. Udal lantalde batean, nola proposatu hizkuntza-praktika berriak adosteko? Iraitz Lazkano (UEMA) 11:45. Kafea 12:30. Enpresaren eta langilearen interesen ikuspuntutik, zein argudio eman hizkuntza praktika berriak adosteko lantalde batean? Karmelo Ayesta 13:00. Zein pausu eman du Mugimendu Feministak hizkuntza-praktika berriak adosteko? Alazne Beltran de Lubiano (Bilgune Feminista) 13:30. Itxiera  

[BERTAN BEHERA] 'Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?' Mintegirako izen-ematea Dulantziko kultura etxean

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Martxoaren 26an, osteguna, 9:30etik 13:30tara, Dulantzin, Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak talde batean nola adostu prozesuan sakontzeko mintegi bat antolatuko du Lautadako Euskararen Komunitateak (LEK) ondorengo izenburuarekin: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?

Izena emateko 25 euro ingresatu behar da eta inskripziorako datuak bete, Lautadaneuskaraz.eus webgunean.

Hona hemen egitaraua:

9:30. Ongi Etorria
Dulantziko Udala, Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia

9:45. Zein faktorek eragiten dute adostasuna lortzeko? Andere Ormazabal, Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe)

10:15. Nola izan portaera asertiboa hizkuntza-praktika berriak adostu nahi dituen talde batean? Ainhoa Lasa (EMUN)

10:45. Zergatik begiratu hizkuntza-praktikei talde ikuspegitik? Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

11:15. Udal lantalde batean, nola proposatu hizkuntza-praktika berriak adosteko? Iraitz Lazkano (UEMA)

11:45. Kafea

12:30. Enpresaren eta langilearen interesen ikuspuntutik, zein argudio eman hizkuntza praktika berriak adosteko lantalde batean? Karmelo Ayesta

13:00. Zein pausu eman du Mugimendu Feministak hizkuntza-praktika berriak adosteko? Alazne Beltran de Lubiano (Bilgune Feminista)

13:30. Itxiera

 


18:00

[BERTAN BEHERA] Jolasgune berdearen diseinua

Murgiako udaletxea, Gorbeialdea Zuia | TAILERRA

Asteklimaren Astearen harira antolatutako egitarauaren barruan, zumea landatuz jolasgune berdea diseinatzeko sortze lana antolatu dute Zuia aldean.

[BERTAN BEHERA] Jolasgune berdearen diseinua Murgiako udaletxea

Asteklimaren Astearen harira antolatutako egitarauaren barruan, zumea landatuz jolasgune berdea diseinatzeko sortze lana antolatu dute Zuia aldean.


19:30

[BERTAN BEHERA] Ibil bedi taldearen kontzertua

Gasteizko Falerina taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Ibil Bedi Nafarroa Garaiko herri desberdinetako bost gaztez osaturiko taldea da. Iaz plazaratu zuten beren lehen diskoa: Berandu baina garaiz. Horrez gain, urte amaieran bideoklipaz lagunduriko kantu berri bikoitza atera dute: Bide zuzena – Teilaturantz. Oihanederren hirukote formatuan izango dira, akustikoan. Kantuak gordinago, biluziago.

[BERTAN BEHERA] Ibil bedi taldearen kontzertua Gasteizko Falerina taberna

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Ibil Bedi Nafarroa Garaiko herri desberdinetako bost gaztez osaturiko taldea da. Iaz plazaratu zuten beren lehen diskoa: Berandu baina garaiz. Horrez gain, urte amaieran bideoklipaz lagunduriko kantu berri bikoitza atera dute: Bide zuzena – Teilaturantz.

Oihanederren hirukote formatuan izango dira, akustikoan. Kantuak gordinago, biluziago.



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


09:00
14:00

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea

Laudioko udaletxean, Aiaraldea Laudio | TAILERRA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke). Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez: - 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan. - Telefonoz: 944034890 - E-postaz: euskara@laudio.eus

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea Laudioko udaletxean

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke).

Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez:

- 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan.

- Telefonoz: 944034890

- E-postaz: euskara@laudio.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»