Astelehena, martxoak 23



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


09:00
14:00

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea

Laudioko udaletxean, Aiaraldea Laudio | TAILERRA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke). Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez: - 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan. - Telefonoz: 944034890 - E-postaz: euskara@laudio.eus

[BERTAN BEHERA] Umeentzako sukaldaritzarako izen-ematea Laudioko udaletxean

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Umeentzako sukaldaritzarako izen-emateak. Eskolaz kanpoko ordutegian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, sukaldaritza ikastaroak antolatuko dira apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Zubiko Etxean egingo dira eta Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude (lekuak soberan geratuko balira Laudiotik kanpokoak ere onartuko lirateke).

Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aukera hauetako baten bitartez:

- 09:00-14:00 ordutegian, Udaletxeko Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuan.

- Telefonoz: 944034890

- E-postaz: euskara@laudio.eus

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Abuztua
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»