Igandea, martxoak 15



08:30

[BERTAN BEHERA] Pititurri

Mendizorrotza, Gasteiz | MENDI IRTEERA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. GEUrekin mendira taldeko lagunek Pititurrira irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Xabi (629 487 540). geurekinmendira@geuelkartea.eus

[BERTAN BEHERA] Pititurri Mendizorrotza

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

GEUrekin mendira taldeko lagunek Pititurrira irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Xabi (629 487 540). geurekinmendira@geuelkartea.eus


10:00

[BERTAN BEHERA] Mintza Ibilaldia

Gasteizko Arka plaza, Gasteiz | BISITA GIDATUA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek 2 ordutako ibilaldiak egiten dituzte Gasteiz inguruetan. Martxoaren 15ean ekingo diote urte berriko lehenengo ibilaldiari. Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza Ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri beharra dago ibilaldira joateko, eta izena emateko: kbiguri@yahoo.es

[BERTAN BEHERA] Mintza Ibilaldia Gasteizko Arka plaza

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek 2 ordutako ibilaldiak egiten dituzte Gasteiz inguruetan. Martxoaren 15ean ekingo diote urte berriko lehenengo ibilaldiari.

Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza Ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri beharra dago ibilaldira joateko, eta izena emateko: kbiguri@yahoo.es


10:30

[IRTEERA] Kukuma kobazulora

Araiako bus geltokia, Lautada Asparrena | FAMILIA IRTEERA

Atxipi mendi taldeak eta Mendilagun familian egitasmoak elkarlanean antolatutako irteera. Altzania mendilerroan dagoen Kukuma kobazuloa bisitatuko dute.

[IRTEERA] Kukuma kobazulora Araiako bus geltokia

Atxipi mendi taldeak eta Mendilagun familian egitasmoak elkarlanean antolatutako irteera. Altzania mendilerroan dagoen Kukuma kobazuloa bisitatuko dute.


12:00

[BERTAN BEHERA] 'Hilekoa gorria ote'

Sastiña, Gorbeialdea Aramaio | BISITA GIDATUA

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian: Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00 Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00 Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00 Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin. Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

[BERTAN BEHERA] 'Hilekoa gorria ote' Sastiña

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian:

  • Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00
  • Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00
  • Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00
  • Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin.

Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.


12:00

[BERTAN BEHERA] Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Kanpezuko pilotalekua, Mendialdea Kanpezu | HAURRENTZAKO EKINTZA

XVII Mendea Kultur Elkartearen eskutik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira igandean, Kanpezuko pilotalekuan. Sarrerak zazpi euroan daude salgai Iturrienea tabernan, Nora dendan eta Kanpezuko udaletxean.

[BERTAN BEHERA] Pirritx, Porrotx eta Marimotots Kanpezuko pilotalekua

XVII Mendea Kultur Elkartearen eskutik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira igandean, Kanpezuko pilotalekuan.

Sarrerak zazpi euroan daude salgai Iturrienea tabernan, Nora dendan eta Kanpezuko udaletxean.


12:30

[BERTAN BEHERA] 'UniKo, tronutik kendutako printzea'

Principal antzokia, Gasteiz | ANTZERKIA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Paul etxeko erregea da, Irati, arreba, jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera. ÚniKo 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.

[BERTAN BEHERA] 'UniKo, tronutik kendutako printzea' Principal antzokia

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Paul etxeko erregea da, Irati, arreba, jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera.

ÚniKo 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.


17:30

[BERTAN BEHERA] 'Pirata arratoia'

Laudioalde eskolako zine-aretoan, Aiaraldea Laudio | ZINEMA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Pirata arratoia umeentzako filma ikusteko aukera izango da Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). Prezioa: 3 euro. Kontuz arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte. Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria. 

[BERTAN BEHERA] 'Pirata arratoia' Laudioalde eskolako zine-aretoan

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Pirata arratoia umeentzako filma ikusteko aukera izango da Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik).

Prezioa: 3 euro.

Kontuz arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte. Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria. 


17:30

[BERTAN BEHERA] 'Bonnie Bears: Sekretu handia'

Aguraingo Haserri aretoan, Lautada Agurain | ZINEMA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Etxeko txikienei zuzendutako animaziozko film txinatarra. Briar hartza ez da zoriontsua, eta lagunak egiteko asmoz, Hugo gorilak zuzendutako zirkuarekin bat egingo du. Briarren anaia Bramblek ez du anaia non dabilen jakingo, bere lagunei esker, zirkuan dabilela ohartuko den arte. Ondorioz, Briarren bila abiatuko da… baina hark ez du bizimodu berria alboratu nahiko.

[BERTAN BEHERA] 'Bonnie Bears: Sekretu handia' Aguraingo Haserri aretoan

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Etxeko txikienei zuzendutako animaziozko film txinatarra. Briar hartza ez da zoriontsua, eta lagunak egiteko asmoz, Hugo gorilak zuzendutako zirkuarekin bat egingo du. Briarren anaia Bramblek ez du anaia non dabilen jakingo, bere lagunei esker, zirkuan dabilela ohartuko den arte. Ondorioz, Briarren bila abiatuko da… baina hark ez du bizimodu berria alboratu nahiko.


19:00

[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroa, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Azken saioa Patxi Monterok (Irun, 1966) gidatuko du. Tradiziozko dantza-irakaslea da, plazako dantza tradizionalean espezializatua. Plazetan dantza-gidaria ere bada: Herrixa Dantzan, einGO, Alboka… Herrixa Dantzan dantzaldien sortzailea eta sustatzailea da. Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak gidatuta, Nika Bitchiaskvili bibolinjolearen laguntza izango du saio guztiotan. Hauez gain, musikari gonbidatuak egongo dira. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Epea martxoaren 9an irekiko da, goizeko 11:00etan, eta 13an amaituko da, goizeko 11:00etan.

[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroa

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.

Azken saioa Patxi Monterok (Irun, 1966) gidatuko du. Tradiziozko dantza-irakaslea da, plazako dantza tradizionalean espezializatua. Plazetan dantza-gidaria ere bada: Herrixa Dantzan, einGO, Alboka… Herrixa Dantzan dantzaldien sortzailea eta sustatzailea da.

Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak gidatuta, Nika Bitchiaskvili bibolinjolearen laguntza izango du saio guztiotan. Hauez gain, musikari gonbidatuak egongo dira.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Epea martxoaren 9an irekiko da, goizeko 11:00etan, eta 13an amaituko da, goizeko 11:00etan.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


10:00
19:00

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | ERAKUSKETA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 



10:00
20:00

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote'

Sastiña, Gorbeialdea Aramaio | ERAKUSKETA

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian: Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00 Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00 Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00 Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin. Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote' Sastiña

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian:

  • Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00
  • Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00
  • Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00
  • Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin.

Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»