Osteguna, martxoak 12



19:30

[ATZERATUTA] Swing jaialdia

Jimmy Jazz, Gasteiz | PROPOSAMENA

Martxoaren 12an, 19:30ean, Jimmy Jazzen egitekoa zen swing jaialdia atzeratu egin da, koronabirusagatik. Egitaraua: 19:30ean, dantzaldia 20:30ean, Gilda’s Hot Club-en kontzertu dantzagarria 22:00etan, dantzaldia Sarrerak: Aldez aurretik, 5€, IKAren euskaltegietan Lehiatilan, egunean bertan, 8 €

[ATZERATUTA] Swing jaialdia Jimmy Jazz

Martxoaren 12an, 19:30ean, Jimmy Jazzen egitekoa zen swing jaialdia atzeratu egin da, koronabirusagatik.

Egitaraua:

19:30ean, dantzaldia

20:30ean, Gilda’s Hot Club-en kontzertu dantzagarria

22:00etan, dantzaldia

Sarrerak:

Aldez aurretik, 5€, IKAren euskaltegietan

Lehiatilan, egunean bertan, 8 €


20:30

[BERTAN BEHERA] Ruper Ordorika

Principal antzokia, Gasteiz | MUSIKA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Ruper Ordorika Gasteizko Principal Antzokira helduko da bere luxozko Mugalaris taldearekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando Neira, Lutxo (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria). Kontzertua sasoi ezberdinetako kantuetan oinarrituko da, bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez. Prezioa: 15 eta 18 euro artean.

[BERTAN BEHERA] Ruper Ordorika Principal antzokia

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Ruper Ordorika Gasteizko Principal Antzokira helduko da bere luxozko Mugalaris taldearekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando Neira, Lutxo (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria). Kontzertua sasoi ezberdinetako kantuetan oinarrituko da, bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez.

Prezioa: 15 eta 18 euro artean.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


10:00
19:00

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | ERAKUSKETA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 



10:00
20:00

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote'

Sastiña, Gorbeialdea Aramaio | ERAKUSKETA

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian: Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00 Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00 Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00 Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin. Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote' Sastiña

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian:

  • Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00
  • Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00
  • Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00
  • Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin.

Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»