Asteazkena, martxoak 11



10:00

[HITZALDIA] Irati Anda

Gasteizko Hizkuntza Eskola, Gasteiz | HITZALDIA

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Irati Anda eskalatzaile gasteiztarra gonbidatu dute hizkuntza eskolara bere kirol ibilbidearen berri eman dezan. Jarduera erakargarriago bihurtzeko, hitzaldia hasi baino ordubete lehenago, mendiko material erakusketa egingo dute, areto nagusian. Honako hau izango da martxoaren 11ko egitaraua: 10:00: Areto nagusiko ateen irekiera, jendeak erakusketa bisitatu ahal izateko. 10:30: Irati Anda erakusketara joango da eta bertan erakutsitako materialez eta abarrez harekin hitz egiteko aukera edukiko dute. 11:00: Irati Andaren kirol ibilbideari buruzko hitzaldia. Parte hartzaileen galderei erantzungo die hizlariak.

[HITZALDIA] Irati Anda Gasteizko Hizkuntza Eskola

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Irati Anda eskalatzaile gasteiztarra gonbidatu dute hizkuntza eskolara bere kirol ibilbidearen berri eman dezan.

Jarduera erakargarriago bihurtzeko, hitzaldia hasi baino ordubete lehenago, mendiko material erakusketa egingo dute, areto nagusian.

Honako hau izango da martxoaren 11ko egitaraua:

10:00: Areto nagusiko ateen irekiera, jendeak erakusketa bisitatu ahal izateko.

10:30: Irati Anda erakusketara joango da eta bertan erakutsitako materialez eta abarrez harekin hitz egiteko aukera edukiko dute.

11:00: Irati Andaren kirol ibilbideari buruzko hitzaldia. Parte hartzaileen galderei erantzungo die hizlariak.


18:00

[BERTAN BEHERA] 'Izenik gabe 200×133'

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu zuten, eta lehenengoa joango da Oihanederrera beren lanari buruz hitz egitera. Sinopsia: Jose Luis Zumeta margolariak Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean dauka tailerra, eta bertan lan egiten du desordutan. Oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lan egiten ari da. Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakutsiak izango dira hauek. Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakusten ditu lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak.

[BERTAN BEHERA] 'Izenik gabe 200×133' Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu zuten, eta lehenengoa joango da Oihanederrera beren lanari buruz hitz egitera.

Sinopsia:

Jose Luis Zumeta margolariak Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean dauka tailerra, eta bertan lan egiten du desordutan. Oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lan egiten ari da. Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakutsiak izango dira hauek.

Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakusten ditu lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak.


19:00

[BERTAN BEHERA] 'Idazlerik sekretuena' hitzaldia

Pilarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | HITZALDIA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Anjel Lertxundiren eskutik, Idazlerik sekretua-ren inguruko solasaldia izango da Pilarreko gizarte etxeko liburutegian.  Obra honetan itzulpengintzak euskal literaturari zer ekarri dion modurik sujerikorrenean aztertu du Anjel Lertxundik, berriro ere agerian utzirik saiakera idazle aparta dugula..

[BERTAN BEHERA] 'Idazlerik sekretuena' hitzaldia Pilarreko gizarte etxeko liburutegia

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Anjel Lertxundiren eskutik, Idazlerik sekretua-ren inguruko solasaldia izango da Pilarreko gizarte etxeko liburutegian. 

Obra honetan itzulpengintzak euskal literaturari zer ekarri dion modurik sujerikorrenean aztertu du Anjel Lertxundik, berriro ere agerian utzirik saiakera idazle aparta dugula..


19:00

[ATZERATUTA] Postre begetariano tailerra

Museo del Organo jatetxean, Gasteiz | TAILERRA

Atzeratuta, koronabirusagatik. Gasteizko Mintzalaguna taldeak sukaldaritza tailerra egingo du Gasteizko Museo del Organo jatetxean. 

[ATZERATUTA] Postre begetariano tailerra Museo del Organo jatetxean

Atzeratuta, koronabirusagatik.

Gasteizko Mintzalaguna taldeak sukaldaritza tailerra egingo du Gasteizko Museo del Organo jatetxean. 



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


10:00
19:00

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | ERAKUSKETA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 



10:00
20:00

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote'

Sastiña, Gorbeialdea Aramaio | ERAKUSKETA

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian: Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00 Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00 Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00 Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin. Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

[ERAKUSKETA] 'Hilekoa gorria ote' Sastiña

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan, honako ordutegian:

  • Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00
  • Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00
  • Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00
  • Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin.

Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»