Ostirala, martxoak 6



17:00

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak'

Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | ANTZERKIA

Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik, Itsasoko sekretuak izeneko antzezlana izango da martxoaren 6an Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegian.

[ANTZERKIA] 'Itsasoko sekretuak' Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegia

Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik, Itsasoko sekretuak izeneko antzezlana izango da martxoaren 6an Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegian.


18:00

[HITZALDIA] Emakume sortzaileen hitzaldia

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | HITZALDIA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa antolatu du eta horrekin lotuta, solasaldi bat. Katixa Agirrek, Uxue Alberdik, Birkite Alonsok eta Haizea Barcenillak hartuko dute parte solasaldi horretan.

[HITZALDIA] Emakume sortzaileen hitzaldia Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa antolatu du eta horrekin lotuta, solasaldi bat.

Katixa Agirrek, Uxue Alberdik, Birkite Alonsok eta Haizea Barcenillak hartuko dute parte solasaldi horretan.


18:00

[IPUIN KONTALARIA] 'Rol-jokoa'

Aretako liburutegia, Aiaraldea Laudio | HAURRENTZAKO EKINTZA

Emakumearen Nazioarte Egunaren bueltan antolatutako ipuin kontaketa. Umeei zuzendutako Rol jokoa antzezlana, Apika taldeak aurkeztuta.

[IPUIN KONTALARIA] 'Rol-jokoa' Aretako liburutegia

Emakumearen Nazioarte Egunaren bueltan antolatutako ipuin kontaketa.

Umeei zuzendutako Rol jokoa antzezlana, Apika taldeak aurkeztuta.


18:30

[IRAKURLE KLUBA] 'Neguko argiak'

Gaubeako liburutegia, Añana Gaubea | IRAKURLE KLUBA

Eus-Karria irakurketa taldeko lagunek Irati Elorrieta idazlearen Neguko Argiak liburua aztertuko dute. Euskadi Literatura Saria 2019 jaso du argitalpenak. Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan

[IRAKURLE KLUBA] 'Neguko argiak' Gaubeako liburutegia

Eus-Karria irakurketa taldeko lagunek Irati Elorrieta idazlearen Neguko Argiak liburua aztertuko dute. Euskadi Literatura Saria 2019 jaso du argitalpenak.

Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan


19:00

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere'

Kultura etxea, Gorbeialdea Aramaio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Orixol mendi taldeak antolatuta, Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere izeneko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da. 

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere' Kultura etxea

Orixol mendi taldeak antolatuta, Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere izeneko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da. 


22:00

[KONTZERTUA] Dupla

Burubio Kultur Elkartea, Amurrio | KONTZERTUA

Burubio Kultur Elkarteak antolatzen dituen kontzertuen barruan.

[KONTZERTUA] Dupla Burubio Kultur Elkartea

Burubio Kultur Elkarteak antolatzen dituen kontzertuen barruan.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


10:00
19:00

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | ERAKUSKETA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»