Osteguna, martxoak 5



19:00

[BERTSO SAIOA] 'Bertso saio gazte feminista' errezitala

Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegia, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Eli Zaldua, Maddi Agirre eta Eukene de los Aires. Gai jartzailea: Lexuri Gonzalez de Heredia.

[BERTSO SAIOA] 'Bertso saio gazte feminista' errezitala Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegia

Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Eli Zaldua, Maddi Agirre eta Eukene de los Aires.

Gai jartzailea: Lexuri Gonzalez de Heredia.


19:00

[AURKEZPENA] Euskalkien sailkapen berria

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon, Gasteiz | AURKEZPENA

Ekitaldi hau BERTAN BEHERA geratu da Oihaneder Euskararen Etxearenak ez diren arazoak medio.

[AURKEZPENA] Euskalkien sailkapen berria Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon

Ekitaldi hau BERTAN BEHERA geratu da Oihaneder Euskararen Etxearenak ez diren arazoak medio.


19:00

[BERTSO SAIOA] 'Erradikalak ginen'

Gasteizko Etxanobe jauregia, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Erradikalak ginen, gara eta izango gara izeneko emanaldi berezia ikusteko aukera izango da martxoaren 5ean, Gasteizko Etxanobe jauregian. Bertsoak eta bakarrizketak uztartuko dituzte bertan. 'Neska gazte promesa' etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta bestelako gaiz kantatu eta kontatuko dute. Egileak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria)  

[BERTSO SAIOA] 'Erradikalak ginen' Gasteizko Etxanobe jauregia

Erradikalak ginen, gara eta izango gara izeneko emanaldi berezia ikusteko aukera izango da martxoaren 5ean, Gasteizko Etxanobe jauregian. Bertsoak eta bakarrizketak uztartuko dituzte bertan.

'Neska gazte promesa' etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta bestelako gaiz kantatu eta kontatuko dute.

Egileak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria)

 


19:00

[TAILERRA] 'Sukaldastatu' Sukaldaritza tailerra

Gasteizko Beheko Sua elkarte gastronomikoa, Gasteiz | TAILERRA

Gasteizko Mintzalagunak sukaldaritza tailerra antolatu du martxoaren 10erako. Izena eman nahi dutenek info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera idatzi behar dute. Sarrera mugatuak. 10 euro.

[TAILERRA] 'Sukaldastatu' Sukaldaritza tailerra Gasteizko Beheko Sua elkarte gastronomikoa

Gasteizko Mintzalagunak sukaldaritza tailerra antolatu du martxoaren 10erako.

Izena eman nahi dutenek info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera idatzi behar dute.

Sarrera mugatuak.

10 euro.


19:00
21:00

[EUSKARALDIA] Kike Amonarrizen hitzaldia

Murgiako udaletxeko areto nagusian., Gorbeialdea Zuia | HITZALDIA

2020ko Euskaraldiak badakartza berrikuntza batzuk. Besteak beste, norbanakotik kolektiborako jauzia emateko asmoarekin dator, eta, horretarako, entitateek izango dute garrantzia berezia. Edizio berriaren nondik norakoak azaltzeko, eta Gorbeialdean Euskaraldia antolatzen jardungo duten umorea eta gogoa aktibatzeko, Kike Amonarrizen bisita izango dute, martxoaren 5ean (osteguna), 19:00etan, Murgiako udaletxeko areto nagusian. Saio irekia izango da.

[EUSKARALDIA] Kike Amonarrizen hitzaldia Murgiako udaletxeko areto nagusian.

2020ko Euskaraldiak badakartza berrikuntza batzuk. Besteak beste, norbanakotik kolektiborako jauzia emateko asmoarekin dator, eta, horretarako, entitateek izango dute garrantzia berezia.

Edizio berriaren nondik norakoak azaltzeko, eta Gorbeialdean Euskaraldia antolatzen jardungo duten umorea eta gogoa aktibatzeko, Kike Amonarrizen bisita izango dute, martxoaren 5ean (osteguna), 19:00etan, Murgiako udaletxeko areto nagusian.

Saio irekia izango da.


19:30

[IRAKURLE KLUBA] 'Munduko tokirik ederrena'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Iñigo Aranbarri Alberdiren Munduko tokirik ederrena argitarapenaz jardungo dute Irakurle Klubean. Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. Errepidean hildakoen bitartez bailararen istorioa kontatu nahi duen jonki ohia, ezkontza baten lurrunetan dabilen poliziaren gogoetak, lagunaren emazte alargunari etxea hustera doakion hirukotea, amaren ordez herrira itzuli den gaztea, eredu izango den modeloaren bestaldea, galdutako pistola baten ibilerak, kondenatua hiltzen ikusita betiko mututu den emakumea… Ezinarekin borrokan, adiskidantzaren ertzen eta sentimendu primarioen artean dabiltza Aranbarriren aurreneko ipuin liburuko pertsonaiak erantzunaren bila.

[IRAKURLE KLUBA] 'Munduko tokirik ederrena' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

Iñigo Aranbarri Alberdiren Munduko tokirik ederrena argitarapenaz jardungo dute Irakurle Klubean.

Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. Errepidean hildakoen bitartez bailararen istorioa kontatu nahi duen jonki ohia, ezkontza baten lurrunetan dabilen poliziaren gogoetak, lagunaren emazte alargunari etxea hustera doakion hirukotea, amaren ordez herrira itzuli den gaztea, eredu izango den modeloaren bestaldea, galdutako pistola baten ibilerak, kondenatua hiltzen ikusita betiko mututu den emakumea… Ezinarekin borrokan, adiskidantzaren ertzen eta sentimendu primarioen artean dabiltza Aranbarriren aurreneko ipuin liburuko pertsonaiak erantzunaren bila.


19:30

[ZINEMA] 'Harria Herria'

Aguraingo Haserri aretoan, Lautada Agurain | ZINEMA

Mendi Tour Vital Fundazioa: Mendia eta abenturari buruzko gaur egungo zinemarik onena. Bilbon egindako azken Mendi Film Festival jaialdiko ekoizpenik nabarmenenak erakusten dira. Zuzendaria: Dimegaz Kultur Elkartea Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Emakumea, ez ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio.

[ZINEMA] 'Harria Herria' Aguraingo Haserri aretoan

Mendi Tour Vital Fundazioa: Mendia eta abenturari buruzko gaur egungo zinemarik onena. Bilbon egindako azken Mendi Film Festival jaialdiko ekoizpenik nabarmenenak erakusten dira.

Zuzendaria: Dimegaz Kultur Elkartea

Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Emakumea, ez ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



20:00
21:30

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra

Jungle Beat akademiaren lokaletan, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era. Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com. Prezioa: 3 euro. Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra Jungle Beat akademiaren lokaletan

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era.

Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com.

Prezioa: 3 euro.

Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 


10:00
19:00

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa

Amurrioko Casona eraikina, Aiaraldea Amurrio | ERAKUSKETA

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

[ERAKUSKETA] Aiaraldeko emakume sortzaileon erakusketa Amurrioko Casona eraikina

Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa bat antolatuta. Amurrioko Casona eraikina hautatu dute horretarako, eta martxoaren 3tik 15 arte egongo da ikusgai arte bilduma. 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»