Igandea, martxoak 1



09:00

[IRTEERA] Eski irteera

Santa Ines ingurunea, Arabako Errioxa | TXANGOA

Ttiki Ttkaka Elkarteak, Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabagarak elurrera irteera antolatu dute martxoaren 1erako. Santa Ines aldera joango dira, erraketetan ibiltzera.   Interesatuek otsailaren 25era arte dute izena emateko aukera, aemintzalaguna@gmail.com helbidean.

[IRTEERA] Eski irteera Santa Ines ingurunea
Ttiki Ttkaka Elkarteak, Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabagarak elurrera irteera antolatu dute martxoaren 1erako. Santa Ines aldera joango dira, erraketetan ibiltzera.
 
Interesatuek otsailaren 25era arte dute izena emateko aukera, aemintzalaguna@gmail.com helbidean.

10:00

[MENDI IRTEERA] Zuiako Berdintasunaren aldeko mendi ibilbidea

Murgiako Herriko plazatik., Gorbeialdea Zuia | MENDI IRTEERA

Martxoaren 1ean, Zuiako berdintasunaren aldeko mendi ibilbide familiarra egingo dute. Sei kilometroko luzera izango du, Murgia, Sarria, Bitoriano eta berriro ere Murgiara buelta. Horra hor egitaraua: 09:45 Kamiseta banaketa 10:00 Irteera Herriko plazatik 12:30 Hamaiketakoa Murgiako plazan. 13:00 Berdintasunaren aldeko hilabetearen irekiera. Izena emateko: atzabalmenditaldea@gmail.com

[MENDI IRTEERA] Zuiako Berdintasunaren aldeko mendi ibilbidea Murgiako Herriko plazatik.

Martxoaren 1ean, Zuiako berdintasunaren aldeko mendi ibilbide familiarra egingo dute. Sei kilometroko luzera izango du, Murgia, Sarria, Bitoriano eta berriro ere Murgiara buelta.

Horra hor egitaraua:

09:45 Kamiseta banaketa

10:00 Irteera Herriko plazatik

12:30 Hamaiketakoa Murgiako plazan.

13:00 Berdintasunaren aldeko hilabetearen irekiera.

Izena emateko: atzabalmenditaldea@gmail.com



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



20:00
21:30

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra

Jungle Beat akademiaren lokaletan, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era. Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com. Prezioa: 3 euro. Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra Jungle Beat akademiaren lokaletan

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era.

Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com.

Prezioa: 3 euro.

Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»