Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan otsaileko emanaldian Iker Martinez de Zuazo oñatiarra izango da Oihanederren, Lurralde berriak izenburuko diskoa aurkezteko.
Pelikula ondoren solasaldi bat izango dugu Felipe Uriarterekin, filmaren zuzendariarekin. Sinopsia: Urte bete prestaketetan aritu ondoren Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere espedizioa Nepaleko Himalaiara abiatu zen 2018ko urriaren 10ean. Espedizioan 12 euskal mendizale gazte eta 9 xerpa gazte, denok bateginik ibilaldi luzea burutu zuten Txomolungma (Everest) munduko mendirik garaienaren inguruan. Euskal Espediziokideak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdikoak izan genituen 14 urtetik 18 urteartekoak. Xerpa gazteak berriz Khumbu eskualdekoak: Portse, Khumjung, Thame eta Thamo herrixkakoak hauek ere adin berekoak.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an. Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.
IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era. Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com. Prezioa: 3 euro. Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |