Aurten izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Euskal Herri osoan. Ariketa hamaika egunetatik hamabost egunetara pasatuko da eta hainbat aldaketa izango dira. Horretaz guztiaz hitz egiteko lehen bilera antolatu da Aramaion. Bilera irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astea antolatu du otsailaren 24tik 29ra. Ikusi ahalko diren filmen artean, Soinujolearen semea dago. Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgunean. David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an. Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |