Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du otsailetik maiatzera bitartean. Ikastaroari hasiera emateko Urtzi Arrieta Archilla eta Lander Muñagorri Garmendia izango dira, motibazioaren bueltako honako lan hauek aurkezten: Urtzi Arrieta Archilla: Euskararekiko motibazioak Lander Muñagorri Garmendia: Zergatik kantatu euskaraz? Saioen inguruko informazio gehiago: Soziolinguistika Hiztegi Txikia II
Ane Gebara gasteiztarraren eskutik, Kontatu behar ditudan lau istorio izango da Aldabe gizarte etxeko liburutegian. Zer da benetan beharrezkoa? Elementu naturalak: ura, lurra, airea eta sua. Elementu horiei buruzko lau ipuin aukeratu ditut, entzuteko beharra duten belarriei kontatzeko. Adina: gazte eta helduentzat.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an. Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |