GEUrekin Mendira egitasmoak 25 urte beteko ditu 2020. urtean. Ibilbidea ospatzeko asmoz, Gasteiz inguruan mendi buelta erraz bat egin eta elkarrekin bazkalduko dute. Mendizorrotzatik Arrieta - Rostetara Irteera-gunea: Mendizorrotzako aparkalekua (Beti Jai frontoien aurrean). Maila eta behar guztietarako aukera egongo da. Arduradunak: Kike (655 72 06 25) eta Bego (665 73 66 61). Mendi bueltaren ostean, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da, Gasteizko jatetxe batean. Bazkariaren prezioa: 25 euro. Apuntatzeko: ES14 2095 3114 1310 9079 2143 kontu korrontean 25€ko ingresoa egin Mezu bat bidali geurekinmendira@geuelkartea.eus helbidera edo 648907565 telefonora hurrengo datuekin: Izen abizenak, telefonoa, emaila, ingresoaren ordainagiria
Tomaxen abenturak: Espien Eguna. Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko: espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu, horretarako Tomax bere etxera joango beharko du txerritxo kutxaren bila arriskuz betetako bidai batean; ikasgelako armairuak bakarrik mugituko dira; itzal misteriotsuak agertu eta haurren laguntzarekin kode sekretua deszifratu beharko dute. 4 urtetik aurrerakoei zuzenduta. Antzezlana ikustera joaten direnei mozorrotuta joateko deia egin diete.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
Suargi elkartearen Iraultzaren haziak erakusketa, Rojavara egindako bi bisiten ondorioz.