Inauterietako jaialdia egingo dute ostiralean, hilak 21, Ribabellosan. Egitaraua: 17:15etik 18:15era: Txistulariekin mozorro kalejira, eskoletatik pistetara 18:00etatik 18:15era: Torrada jate solidarioa, 1,5 euroan. 18:15etik 20:15era: Familia osoari zuzendutako mozorro dantzaldia. Gaia: Euskal Herriko mitologia. Euskal Herriko mitologiaren gaiarekin apaindutako photocalla egongo da, eta baita taberna ere.
Laudioko kultura etxetik hasita, kalejira mitologikoa egingo dute otsailaren 21ean. Afarirako txartelak salgai egongo dira egun horretara arte Bazter tabernan, bost euroan.
Madiber magoaren eskutik 'Magiaren kutxa' ikuskizuna izango da Araneko gizarte etxean. Emanaldi honetan haurrek jolasekin, musikarekin eta, batez ere, magiarekin barre egiteko eta hunkitzeko aukera izango dute. Adina: 2-12 urte.
Hona hemen Urkabustaizko herri inauterietako egitaraua: 19:00 Dantza plaza, Herriko plazan. Animazioa Arai konpartsarekin, dantzariak, buruhandiak... 19:15 Kalejira Aldats elektrotxarangarekin. Bidean, potroaren aurkezpena egingo dute. 20:30 Akelarre musikatua, erraldoi eta dantza taldearekin. Jarraian, kontzertua eskainiko dute 14 Cuerdas swing eta Azken Hatsa punk taldeek. Disko jartzaile bat ere izango da.
Urtero legez Indarra Euskal Kultur Elkartea inauterietako ikuskizunarekin dator. Aurten, 'Kimuak: Iñausi eta berriak hazi' ikuskizuna aurkeztuko du. Elkarteak, 'Gora Inauteriak!' lelopean, herritarrak gonbidatzen ditu kaleetara iristear diren jaiak gogoz goza ditzaten.
Inauterien harira, Hemendik Harantz elkarteak pertsona errefuxiatuen aldeko jaialdia antolatu du.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
Suargi elkartearen Iraultzaren haziak erakusketa, Rojavara egindako bi bisiten ondorioz.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |