'Iraultzaren haziak' dokumentalaren emanaldia (22 min), eta jarraian, solasaldia Rojavan egondako kideekin.
IKA euskaltegiak aurten 31 urte bete ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu zenbait gizarte-eragilerekin elkarlanean. Tartean, mahai-inguru hau, Oihaneder (Euskararen etxea) eta Sorginenea (Emakumeen etxea) bidelagun hartuta. Sorginak, emakume zahar itsusiak, beti lardaskan, lizunkeriei eta aldrebeskeriei emanak, deabruarekin harreman estuan, ukendu eta edabe nazkagarriak prestatzen, arao izugarriak ezpainetan. Horixe, mendeetan zehar saldu zaigun irudia, gure irudimenean finkatu den klixea. Horren adibidea, IKAk berak sortu zenean erabiltzen zuen irudia. Baina hala izan zen, edo zer dago irudi estereotipatu horren azpian? Azken hamarkadetako ikerketen emaitza oso bestelakoa da. Gauzak oso bestelakoak izan ziren, eta sorginekin hasi zen prozesua ez da oraindik bukatu. Amaia Nausiak 500 urteko doktrinamenduaz hitz egingo digu, Amelia Barquinek gaur egun gizarteak emakumeak diziplinatzeko erabiltzen dituen ageriko eta ez horren ageriko estrategiez eta Maider García de Bikuñak sexu-arloan oraindik ere nagusi diren autoezagutza faltaz eta irudi okerrez.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.
Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020
Suargi elkartearen Iraultzaren haziak erakusketa, Rojavara egindako bi bisiten ondorioz.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |