Bubu eta Naaba lehoia ipuina kontatuko da otsailaren 11 eta 12an, Artziniegako liburutegian. Bubu, pigmeo txikia, eta Afrikako sabanako lau animalia adierazgarri dira liburu honen protagonistak. Ipuin honek inguru berean bizi diren animalien arteko harremanez dihardu, eta desberdinak izatearen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen du. Gehienez, 4 urtetik gorako 15 ume egon ahalko dira saio bakoitzean.
Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa eman die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.