Asteartea, otsailak 11



17:30

'Bubu eta Naaba lehoia' ipuina

Artziniegako liburutegia, Aiaraldea Artziniega | HAURRENTZAKO EKINTZA

Bubu eta Naaba lehoia ipuina kontatuko da otsailaren 11 eta 12an, Artziniegako liburutegian. Bubu, pigmeo txikia, eta Afrikako sabanako lau animalia adierazgarri dira liburu honen protagonistak. Ipuin honek inguru berean bizi diren animalien arteko harremanez dihardu, eta desberdinak izatearen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen du. Gehienez, 4 urtetik gorako 15 ume egon ahalko dira saio bakoitzean.

'Bubu eta Naaba lehoia' ipuina Artziniegako liburutegia

Bubu eta Naaba lehoia ipuina kontatuko da otsailaren 11 eta 12an, Artziniegako liburutegian.

Bubu, pigmeo txikia, eta Afrikako sabanako lau animalia adierazgarri dira liburu honen protagonistak.

Ipuin honek inguru berean bizi diren animalien arteko harremanez dihardu, eta desberdinak izatearen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen du.

Gehienez, 4 urtetik gorako 15 ume egon ahalko dira saio bakoitzean.


19:00

[PROPOSAMENA] Txakoli Dastaketa

Abastos Fundazioa, Gasteiz | [PROPOSAMENA]

Mintzalaguntzaile eta Berriemaileei eskerrak emateko ekintza berezia antolatu dute, Txakoli dastaketa. Doakoa. Izena emateko: info@gasteizkomintzalaguna.eus

[PROPOSAMENA] Txakoli Dastaketa Abastos Fundazioa

Mintzalaguntzaile eta Berriemaileei eskerrak emateko ekintza berezia antolatu dute, Txakoli dastaketa. Doakoa.

Izena emateko: info@gasteizkomintzalaguna.eus


20:30

[KONTZERTUA] Dukkha

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Dukkha rock alternatiboa lantzen duen talde andoindarra da. Funky, Indie eta Pop estiloen ukituak ere badu musikan. Taldea etengabeko bilaketan dabil, eta horregatik, izaera oso ezberdineko abestiak lortzen ditu. Hirukotearen oinarria erritmoa da, zuzeneko biziak, atseginak eta erakargarriak sortuz. Helburu nagusia ikuslegoarekin harremana sortu eta beregan eragitea da.  

[KONTZERTUA] Dukkha Parral taberna

Dukkha rock alternatiboa lantzen duen talde andoindarra da. Funky, Indie eta Pop estiloen ukituak ere badu musikan. Taldea etengabeko bilaketan dabil, eta horregatik, izaera oso ezberdineko abestiak lortzen ditu. Hirukotearen oinarria erritmoa da, zuzeneko biziak, atseginak eta erakargarriak sortuz. Helburu nagusia ikuslegoarekin harremana sortu eta beregan eragitea da.  



18:00
20:30

'100 urte, 100 jostailu’

Vital Fundazioa Aretoa., Gasteiz | ERAKUSKETA

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute. Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera. Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.  

'100 urte, 100 jostailu’ Vital Fundazioa Aretoa.

XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela izan dira. Erakusketa honetarako aukeratutako piezak Quiroga-Monte funtsetakoak dira, Europa mailan jostailuen bilduma ezagunenetako bat. Bildumagile, enkante eta Europako txoko guztietan bilatuz, 1870 eta 1970 urteen artean datatutako pieza multzo aparta osatzea lortu dute.

Erakusketak Fernando Martínez de Viñaspreren erakusketa-diseinua du, eta XIX. eta XX. mendeetako fabrikatzaile garrantzitsuenen piezen aukeraketa zainduaz gozatzea ahalbidetuko du ahalbidetuko du. Pieza horietako asko bakarrak dira bildumen arloan, eta orain arte, ez dira inoiz aurkeztu beste erakusketa batzuetan edo jostailuen museoetan. Garai bakoitzeko jostailu eskuraezin eta liluragarrienak hartzen ditu bildumak, hala nola latorrizko auto handiak, tren elektrikoak edota Mariquita Pérez panpinak. Horrez gain, XIX. mendearen amaieran jaiotako latorrizko lehenengo jostailuak, egurrezko jostailu zaharrak, harri-kartoizko panpinak, gerraosteko trenak edota 1949tik aurrera sortu ziren plastikozko prototipoak ezagutzeko aukera eskainiko du.

Erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera.

Erakusketan, halaber, jostailuarekin zerikusia duten 160 argazki bildu dira, Ornia argazkilariak eginak, beste sari ospetsuen artean, 2017an brontzezko LUX saria irabazi zuenak.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



19:00
14:00

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek.  Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

[ERAKUSKETA] 'Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak' Oihaneder Euskararen Etxea

Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. 

Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute.

Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  
Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»