Bubu eta Naaba lehoia ipuina kontatuko da otsailaren 11 eta 12an, Artziniegako liburutegian. Bubu, pigmeo txikia, eta Afrikako sabanako lau animalia adierazgarri dira liburu honen protagonistak. Ipuin honek inguru berean bizi diren animalien arteko harremanez dihardu, eta desberdinak izatearen garrantzia eta aberastasuna azpimarratzen du. Gehienez, 4 urtetik gorako 15 ume egon ahalko dira saio bakoitzean.
Mintzalaguntzaile eta Berriemaileei eskerrak emateko ekintza berezia antolatu dute, Txakoli dastaketa. Doakoa. Izena emateko: info@gasteizkomintzalaguna.eus
Dukkha rock alternatiboa lantzen duen talde andoindarra da. Funky, Indie eta Pop estiloen ukituak ere badu musikan. Taldea etengabeko bilaketan dabil, eta horregatik, izaera oso ezberdineko abestiak lortzen ditu. Hirukotearen oinarria erritmoa da, zuzeneko biziak, atseginak eta erakargarriak sortuz. Helburu nagusia ikuslegoarekin harremana sortu eta beregan eragitea da.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazle eta Eneko Ugarte artista gasteiztarrek. Ane Gebara eta Beñat Goitia) gonbidatu izango dituen inaugurazio-ekitaldi bat antolatu dute. Otsailaren 7tik 23ra izango da ikusgai.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |