Asteartea, otsailak 4



16:45

[BERTSO SAIOA] Agate Deuna 2020

Errekabarri ikastetxea, Gasteiz | BERTSO SAIOA

Agate Deuna egunaren harira, bertso saioa. Bertsolariak: Paula Amilburu eta Aroa Arrizubieta.

[BERTSO SAIOA] Agate Deuna 2020 Errekabarri ikastetxea

Agate Deuna egunaren harira, bertso saioa.

Bertsolariak: Paula Amilburu eta Aroa Arrizubieta.


17:30

[FAMILIENTZAKO EKINTZA] Agate Deuna

Zabalgana eskola, Gasteiz | JAIA

Familiartean euskaraz jarduera kalera aterako dute auzotik abesteko.

[FAMILIENTZAKO EKINTZA] Agate Deuna Zabalgana eskola

Familiartean euskaraz jarduera kalera aterako dute auzotik abesteko.


19:00

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Sounds of Resilience'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Oraingoan, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da. Aktoreak aukeratutako lehenengo filma Sounds of Resilience (Xuban Intxausti, 2016, Espainia, 60′) da. Sinopsia: Maite Arroitajauregi Mursego euskal artista Sarajevora eta Gorazdera doa musika-pieza bat sortzera: Albinoniren adagioa du abiapuntu, Vedran Smailovic-ek (“Sarajevoko txelo-jotzaileak”) frankotiratzaileen tiroen artean jo zuena, ogia lortzeko ilaran zeudenean erail zituzten 22 zibilen omenez. Mursegok gerraren ondorioak eta Bosnia-Herzegovinako egungo egoera ezagutu ditu bertako herritarren eskutik. Emakume borrokalarien, pentsalarien, gerlari ohien, ikasleen eta musikarien lekukotzak jaso ditu, eta horiek dira Sarajevon amaieran egingo duen kontzerturako inspirazioa, soinuen bidez. Traumak gainditzeko gaitasunari eta musikaren ahalmenari buruzko dokumentala dugu hau.

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Sounds of Resilience' Oihaneder Euskararen Etxea

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Oraingoan, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da.

Aktoreak aukeratutako lehenengo filma Sounds of Resilience (Xuban Intxausti, 2016, Espainia, 60′) da.

Sinopsia: Maite Arroitajauregi Mursego euskal artista Sarajevora eta Gorazdera doa musika-pieza bat sortzera: Albinoniren adagioa du abiapuntu, Vedran Smailovic-ek (“Sarajevoko txelo-jotzaileak”) frankotiratzaileen tiroen artean jo zuena, ogia lortzeko ilaran zeudenean erail zituzten 22 zibilen omenez. Mursegok gerraren ondorioak eta Bosnia-Herzegovinako egungo egoera ezagutu ditu bertako herritarren eskutik. Emakume borrokalarien, pentsalarien, gerlari ohien, ikasleen eta musikarien lekukotzak jaso ditu, eta horiek dira Sarajevon amaieran egingo duen kontzerturako inspirazioa, soinuen bidez. Traumak gainditzeko gaitasunari eta musikaren ahalmenari buruzko dokumentala dugu hau.


19:00

[HITZALDIA] 'Nik sinisten dizut: lerro arteko patriarkatua irakurtzen'

Sorginenea - Emakumeen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

«Bortxaketaren kultura» izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak. Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburuaren idazlea.

[HITZALDIA] 'Nik sinisten dizut: lerro arteko patriarkatua irakurtzen' Sorginenea - Emakumeen Etxea

«Bortxaketaren kultura» izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak.

Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburuaren idazlea.


19:00

[AGATE DEUNA] Kalejira Gasteizen

Gasteiz | JAIA

Agate Deuna jaia ospatzeko, Udal Folklore Akademiako lagunek kalejira egingo dute Gasteizko erdialdeko kaleetatik hurrengo ibilbidea jarraituz: Musika Etxea, San Prudentzio kalea, Foru kalea, Independentzia kalea, Urrezko Zeledonen Plaza, Plaza Berria, Dato kalea, Arka Plaza, San Prudenzio kalea, Musika Etxea.

[AGATE DEUNA] Kalejira Gasteizen

Agate Deuna jaia ospatzeko, Udal Folklore Akademiako lagunek kalejira egingo dute Gasteizko erdialdeko kaleetatik hurrengo ibilbidea jarraituz: Musika Etxea, San Prudentzio kalea, Foru kalea, Independentzia kalea, Urrezko Zeledonen Plaza, Plaza Berria, Dato kalea, Arka Plaza, San Prudenzio kalea, Musika Etxea.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



09:00
23:59

[PROPOSAMENA] Ekintzaileei laguntzeko deialdia

Gorbeialdea Aramaio | PROPOSAMENA

Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea

[PROPOSAMENA] Ekintzaileei laguntzeko deialdia

Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko.

Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza
mugatuak daude:

  • 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6.
  • 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4.

Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a.

Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»