Urtero bezala, Santa Eske Herrikoia antolatu dute Aramaion. Bertso Eskola, Papargorri abesbatza, Bizente Goikoetxea abesbatza eta Triki Kalejira taldea dira ekimenaren antolatzaileak.
Mutilak, neskekin beti. Gonak, belaunen azpitik beti. "Ezin duzu hau dantzatu, mutilentzako bakarrik da-eta". Tradizioaren eta feminismoaren arteko adiskidetza-prozesuan lagundu nahi dute tailer honen bidez, eta bidean azalduko diren oztopoak saihestu. Azalpen teorikoak emateaz gain, hitz egin, jolastu eta dantzatuko dute. Bestetik, arropak, mugimenduak eta emanaldien eraldaketa birpasatuko dute, jatorritik gaur artekoa. Trebatzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala, feministak, dantza-irakasleak eta Indarra Euskal Kultur Elkarteko kideak. Informazio gehiago: Feminismoa eta Euskal Dantzak uztartzen
Legutioko San Blas jaien egitarauaren barruan.
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Gorbeialdeko azkenak (Zuia-Urkabustaiz) eta Lautadako ahuntzak (Zalduondo) taldeak.
Legutioko San Blas jaien egitarauaren barruan, kontzertu akustikoa.
Kolorez estali antzezlana, Apika taldearekin. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat eta, amaitzeko, munstro izugarriak egiteko eskulanetako saioa. Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Lorentzo Rojo gasteiztarrak 15 urte baino gehiago daramatza munduan zehar bizikletaz bidaiatzen. Horren inguruko solasaldia eskainiko du.
Mamarru Festaren aurkezpen jaialdiaren barruan. Bertan izango dira Miren Narbaiza (MICE), Plum (La Xeta Paxote), Belen Nevado (La Xeta Paxote), Oihana Alberdi kontzertu eragilea eta Ana Barvill (Dizerdit taldeko baxujolea), besteak beste.
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Errexala (Gasteiz) eta Sumendiola Bete Poto (Gasteiz) taldeak.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea
Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |