Ostirala, urtarrilak 24



17:30

[ZINEMA] 'Izotz Aroa 2'

Basalarrina elkartea, Aiaraldea Laudio | ZINEMA

Zinema eta Krispetak zikloaren barruan. Kirikiño taldearen eskutik.

[ZINEMA] 'Izotz Aroa 2' Basalarrina elkartea

Zinema eta Krispetak zikloaren barruan. Kirikiño taldearen eskutik.


18:30

[IRAKURLE KLUBA] 'Amaren eskuak'

Liburutegia, Añana Gaubea | IRAKURLE KLUBA

Karmele Jaio idazlearen Amaren eskuak eleberriaren inguruko solasaldia. Sinopsia: Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren istorio ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.

[IRAKURLE KLUBA] 'Amaren eskuak' Liburutegia

Karmele Jaio idazlearen Amaren eskuak eleberriaren inguruko solasaldia.

Sinopsia: Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren istorio ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu.


20:30

[BERTSO SAIOA] Aramaio Txapelketa

Marixela Elkartea, Gorbeialdea Aramaio | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Izenbakuek (Aramaio) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak.

[BERTSO SAIOA] Aramaio Txapelketa Marixela Elkartea
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Izenbakuek (Aramaio) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak.

21:00

[BERTSO SAIOA] Laudio Txapelketa

Basalarrina Elkartea, Aiaraldea Laudio | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Errexala (Gasteiz) eta Altubepekoak (Aiaraldea) taldeak.

[BERTSO SAIOA] Laudio Txapelketa Basalarrina Elkartea
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Errexala (Gasteiz) eta Altubepekoak (Aiaraldea) taldeak.

21:00

[BERTSO SAIOA] Korres Txapelketa

Korresko taberna, Mendialdea Arraia-Maeztu | BERTSO SAIOA

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bertsolarriak (Mendialdea) eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) taldeak.

[BERTSO SAIOA] Korres Txapelketa Korresko taberna
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Bertsolarriak (Mendialdea) eta Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) taldeak.

22:00

[KONTZERTUA] Xabi Bandini, Izaki Gardenak

Burubio Kultur Elkartea, Amurrio | KONTZERTUA

Xabi Bandini eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua.

[KONTZERTUA] Xabi Bandini, Izaki Gardenak Burubio Kultur Elkartea

Xabi Bandini eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua.



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



09:00
23:59

[PROPOSAMENA] Ekintzaileei laguntzeko deialdia

Gorbeialdea Aramaio | PROPOSAMENA

Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea

[PROPOSAMENA] Ekintzaileei laguntzeko deialdia

Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko.

Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza
mugatuak daude:

  • 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6.
  • 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4.

Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a.

Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea


19:00
21:00

[ERAKUSKETA] Zortziak bost ALEAn

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00

[ERAKUSKETA] Zortziak bost ALEAn Oihaneder Euskararen Etxea

Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna.

Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»